NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Amable Arias artistaren Teatro Principal seriea eman dio dohaintzan San Telmo Museoari Maru Rizo bere bikotekideak

Amable Arias artistaren Teatro Principal seriea eman dio dohaintzan San Telmo Museoari Maru Rizo bere bikotekideak

  • Osteguna, 2022(e)ko Ekaina(r)en 02-(e)an

61 akuarela, arkatzez eta tintaz egindako 43 marrazki eta egileari eskainitako argaki-bilduma bat dira, Antzoki Zaharreko arropazaindegian amari laguntzen zion garaikoak

Amable Ariasen azken 14 urteetako bikotekidea, Maru Rizo, Bembibre del Bierzon (León), 1927an jaio eta Donostian 1948an hil zen artista honen egungo oinordeko eta kudeatzailea da. Berak eman dio dohaintzan San Telmo Museoari Teatro Principal seriea, 61 akuarela eta arkatzez eta tintaz egindako 43 marrazkiz osatutakoa, argazki sorta batekin batera, kasu askotan Antzoki Zaharretik igarotzen ziren artistek eskuz idatzitako eskaintzarekin.

Mikel Lertxundi artearen historialariak honela baloratu du dohaintza: “Amable Ariasen serie honen dohaintza oso berezitzat baino ezin da hartu. Hainbat arrazoi objektibok ahalbidetzen dute balorazio hori egitea. Lehenik eta behin, artistaren lehen multzo benetan pertsonaletako bat da, Ascensio Martiarena hasierako maisuak emandako jarraibideak alde batera utzita egina. 

1954 eta 1959 artean sortua da, bere mari, arropazaindegi zerbitzuaz arduratzen zenari, ematen zion laguntzan antzerkiarekin izan zuen harreman zuzenaren ondorioz. Serieak antzerki espainiarraren eta XX. Mendearen erdialdeko barietateen errebisten mundua berezi eta heterogeneo batera egindako hurbilketa biltzen du, eta udal eraikin horretan aritu ziren figura zehatzen (Queta Claver, María Teresa García, Gaytán de Ayala, Antonio Bernabe, Marisol Reryes, etab.) nahiz margolariak bat-batekotasunez eta zehaztasunez jasotzen dituen jarrera generikoen testigantza da.

61 akuarelek eta arkatzez eta tintaz egindako 43 marrazkik osatzen dute multzoa, eta egileari eskainitako argazki autografiatuen bilduma bat gehitzen zaio

Bere begien aurrean, aktoreak, dantzariak, bedeteak, komikoak eta musikariak igarotzen dira, baina baita eszenatoki atzeko irudiak ere, egileak edo jantzi arduradunak bezala, eta guztiek bere interesa piztu zuten. Gaiaren espezifikotasunak, udal kultur zerbitzu baten historiako aldi batekin zuzenean lotzen duenak, bereziki interesgarri egiten du, beraz, bilduma hau San Telmo Museoarenean sartzea.

Bestalde, 61 akuarelek eta arkatzez eta tintaz egindako 43 marrazkik osatzen dute multzoa, eta egileari eskainitako argazki autografiatuen bilduma bat gehitzen zaio. Ukitu eta lerroan segurtasun pertsonalarekin egindakoari obren kalitate objektiboari bere edertasun subjektiboa gehitu behar zaio. Erakargarritasun handiko piezak dira, baina era berean istorio desberdinak kontatzen dituzte. Ia bakoitzak sentimendu baten oroitzapena dakar berekin”.

Dohaintza 2023ko erakusketa baten prestaketaren testuinguruan egin da, Mikel Lertxundik komisariatuko duena eta Dferia antzerki jaialdiaren baitan programatutako dena San Telmo Museoan.

Erakusketa honi begira, gainera, museoak Antzoki Zaharraren historia labur bat egiteko enkargua egin dio Mikel Gurpegui kazetariari.

Zalantzarik gabe, hiriaren historia txikian sakontzeko ekarpen ezin hobea da, modu bereziki baliotsuan, GAUR taldearen sorrerako protagonistetako bat izen zen kalitate handiko egile baten lana baita.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: