San Telmo Museoak iragarri du Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatuak Usue Arrieta eta Ainara Elgoibar direla, Maddi Barber-ek hala hautatuta. Bi artista hauek Tractora kooperatibako kide dira, artea ekoizteko eta banatzeko sistemekin esperimentatzeko laborategi gisa sortutako proiektua.
Museo Bikoitza programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Maddi Barber artistak hautatu ditu Usue Arrieta eta Ainara Elgoibar hurrengo urtebetez Museo Bikoitza proiektuan lanean aritzeko.
Besteak beste, Maddi Barberrek honengatik aukeratu ditu:
"Nire ustez, Usuek eta Ainarak azken urteotan egindako lana bat dator Museo Bikoitza proiektuaren ikuspegiekin. (...) beraien lanak lotura estua du gertuko testuinguruarekin eta lurraldeko kultura adierazpenekin, industria, paisaia, kirola eta aisia bezalako alderdiak jorratuz. Askotan, artxiboetan edo bildumetan iraupen luzeko ikerketa egiten du, eta hainbat formatutan gauzatzen da: erakusketak, bideoak, performanceak eta argitalpenak. (...)
Clémentine Deliss kultur historialariak bilduma ilogiko eta probokatzaileak egitea proposatzen du Museo metabolikoan, elkarren artean aurrez aurre jartzen diren objektuak erabiliz eta interpretazio berriak eta ustekabekoak sortuz. Ainara eta Usue gonbidatzen ditut, San Telmori eta bere bildumei egindako begiradak egingo duten proiektuaren bidez ikertzeko espazioak eraiki eta museo barruan zein kanpoan ustekabeko loturak sor ditzaten."
Bestalde, azaroan aurkeztuko du Barberrek urtebetez Museo Bikoitza programan landu duen proiektua: Harria eta poltsa. Azaroaren 16tik aurrera egongo da ikusgai.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: