Bere ohiko hitzaldi-programazioaren barruan, urrian Demografia protagonista izango duten bi hitzordu izango dira museoan. Solasaldi hauek Erronkak ildoan kokatzen dira eta Jakiunde eta ZAS! -ekin elkarlanean antolatu dira. Sarrera librea izango da bietan, lekuak bete arte, eta streaming bidez ere emango dira, museoaren Youtubeko kanaletik.
Biztanleriaren zahartzea, immigrazioa eta familia eztabaida publikoan eta komunikabideetan leku handia hartzen duten terminoak dira, baina iritzi zientifikoa gero eta urriagoa da. Bi saio hauen helburua gabezia hori neurri batean arintzea da, datozen hamarkadetan eremu demografikoan zer gertatuko den edo zer ez den gertatuko eztabaidatuz eta egungo prozesu demografikoek zer gizarte-gai argitu eta ezkutatzen dituzten aztertuz.
Demografía ¿hay algo que recuperar? hitzaldia urriaren 15ean izango da, 19:00etatik aurrera, eta Elena Goni, Mikolaj Stanek eta Unai Martín izango dira hizlariak, Xabier Aierdi moderatzaile dutela.
Bestalde, jardunaldiotako bigarren hitzordua hilaren 22an izango da, Zer argitu eta zer ezkutatzen dute gaur egungo prozesu demografikoek hitzaldiarekin. Marta Luxán, Imanol Esnaola eta Joseba Zalakain bilduko dira, moderatzaile rolean Xabier Aierdiren laguntzarekin.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: