NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Literaktum 11: maiatzaren 13tik 25era Donostian

Literaktum 11
  • Osteguna, 2011(e)ko Maiatza(r)en 05-(e)an

2011ko maiatzaren 13tik 25era bitartean Donostian Literaktum jaialdiaren edizio berri bat egingo da. Nortzuk egongo diren? Kumi Naidoo, Rafael Lechowski + Aixa de la Cruz, Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia, Stéphane Garin, Claude Lanzmann, Thomas Bidegain, Fernando Aramburu, Günter Wallraff, Curva Chiusa, Musika Parkean (Arkaitz Mendoza, Debako Banda), Joaquín Martín Sosa, Abbas Khider, Eli Tolaretxipi, Bill Callahan, Annie Freud.

Jaialdi honen helburu nagusia pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta ezagutza bultzatzea da. Bere oinarriak hitza eta pentsamendua dira, Letra eta Lengoaien arloak bereziki zainduz. Literaktum jaialdiak ikuspegi anitza du, diskurtsoa, irudia, arte eszenikoak eta musikalak batzen dituena, eta mestizajea ezaugarri garrantzitsuena.

2011ko edizio honetan jaialdiak beste urrats bat eman du aurrera, espazio berriak gehituz (San Telmo Museoa, Victoria Eugenia Club aretoa, Antzoki Zaharra) eta bere iraupena zabalduz (egun gehiago). Aipatu tokietaz, iazkoak ere jarraitzen dute: Lugaritz, Casares-Tomasene, Ernest Lluch, Okendo eta Loiola (Benartegi baserrian) kultur etxeak.

Informazio guztia: Literaktum jaialdiaren webgunea.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: