NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

María Paz Jiménezen bi obra nabarmenduta San Telmo Museoan

  • Asteartea, 2024(e)ko Uztaila(r)en 02-(e)an

Uztailaren 2tik irailaren 22ra María Paz Jiménezen garai ezberdinen erakusle diren bi lan ikusgai izango dira Nabarmendutako Obra atalean. San Telmo Museoak arte historikoaren aretoan txertatu dituen berritasunen artean dago Nabarmendutako obra. Aretoan espazio bat gorde da eta aldian-aldian, denbora batez, arreta obra jakin batera erakartzea ahalbidetuko du. Hala, Ramón Cortázarren Balneario La Perla del Océano obraren lekukoa hartuta, uda osoan bisitatzeko moduan izango dira Jiménezen bi margolanak.

María Paz Jiménez Valladoliden jaio arren, Donostian bizi izan zen 6 urte bete zituenetik. 1936an Buenos Airesera joan zen, eta hantxe ekin zion bere karrera artistikoari. 1948an Parisera egin zuen bidaia bati esker arte abangoardista frantsesarekin jarri zen harremanetan. Jakin-minez eta esperimentaziorako zabalik bizi zen eta etengabeko harremana izan zuen Donostiako giro artistiko eta kulturalarekin. Hainbat erakusketa, topaketa eta solasalditan hartu zuen parte beste artista askorekin, hala nola, Chillida, Oteiza, Ruiz Balerdi, Sistiaga edo Celayarekin.

Hauetxek dira nabarmendutako bi lanak:

  • Adolescencia (ca. 1948), olioa mihise gainean, 92x73 cm.
  • Pintura (1960-1962), olioa mihise gainean, 97x130 cm.

Egun museoan ikusgai dagoen Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketan ere María Paz Jiménezen beste bi lan daude.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: