NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2024ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan

San Telmo Museoa
San Telmo Museoa
  • Asteartea, 2024(e)ko Ekaina(r)en 18-(e)an

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 15era izango da indarrean, biak barne.

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30. Uztailaren 25ean, 26an eta 31n zein abuztuaren 15ean eta 16an, itxita.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoaren ordutegiari dagokionez, betikoa mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegia asteartetik ostiralera egongo da zabalik uztaila eta abuztuan. Astearte eta ostegunetan 10:00-14:00 / 16:00-20:00 eta asteazken eta ostiraletan 10:00-14:00. Uztailaren 25ean, 26an eta 31n zein abuztuaren 15ean eta 16an itxita egongo da, eta Aste Nagusian (abuztuaren 12ko astea) goizez bakarrik zabalduko da.

Urgulleko Historiaren Etxea ekainaren 30a arte eta irailaren 1etik aurrera, larunbat eta igandeetan zabalik, 11:00-19:00. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, egunero zabalik, 11:00-19:00, astearteetan izan ezik. Estropada-igandeetan, irailak 1 eta 8, itxita.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Antzoki Zaharreko leihatila itxita egongo da ekainaren 24an, uztailaren 4an eta 5ean, baita uztailaren 22tik 31ra ere. Gainera:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Kasu honetan, udako ordutegia ekainaren 24tik irailaren 4ra arte egongo da indarrean.

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera eta igandeetan, 10:00-14:00; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Astelehenetan, uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10ean eta 17an (Aste Nagusia) soilik goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30. Uztailaren 25ean, 26an eta 31n, baita abuztu osoan ere, liburutegia itxi egingo da.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta zubietan (soilik Tomasene zabalduko da), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Casares itxita egongo da abuztuan zehar.

Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an eta 31n, baita abuztuan ere, kultur etxea itxita egongo da.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztailaren 1etik irailaren 8ra, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.

Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; astelehenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an, 31n eta abuztuaren 15ean zein 16an kultur etxea itxita egongo da. Uztailaren 1etik irailaren 8ra, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira.

Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Uztailaren 25ean, 26an eta 31n, baita abuztuan ere, itxita egongo da.

Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; asteazkenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an  eta 31n, baita abuztuan ere, kultur etxea itxita egongo da.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbetón, 25): astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita.

Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; ostegun arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, 26an eta 31n, baita abuztuan ere, kultur etxea itxita egongo da.

Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; asteazkenetan eta uztailaren 30ean arratsaldez ere zabalik (16:00-19:00), irailaren 4an izan ezik (soilik goizez). Uztailaren 25ean, 26an eta 31n, baita abuztuan ere, kultur etxea itxita egongo da.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 10tik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egunero zabalik, astelehenetik igandera, 11:00-13:30 / 17:00-20:00.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: