NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • "Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970" erakusketa berria San Telmon

"Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970" erakusketa berria San Telmon

  • Ostirala, 2024(e)ko Ekaina(r)en 07-(e)an

Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira, San Telmo Museoak Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketa aurkeztu du gaur, ekainak 7.. María Bolaños da komisarioa eta 2024ko ekainaren 8tik irailaren 29ra ikusgai izango da.

Erakusketa honek, ikuspuntu monografiko bat aukeratu beharrean, Chillidari buruzko ulermena zabaldu nahi du, bere garaiko arteen testuinguru, kidetasun, erreferentzia eta sinkronien trama kosmopolitan inskribatuz, eta garaikideen ideia eta praktikekin elkarrizketan jarriz.

Erakusketak bere obraren lehen hamarkadak ditu ardatz; horietan, Chillidak ahots artistiko propioa aurkitzearekin batera, arteek, baina batez ere eskulturak, sormen-une berritzaile bat bizi dute Europan eta munduan. Halaber, bere sormen-unibertsoak pinturarekin, pentsamenduarekin, musikarekin, diseinuarekin, arkitekturarekin, zinemarekin, argazkigintzarekin... dituen loturak jasotzen ditu.

Eduardo Chillidaren eskultura- eta marrazki-sorta handi bat elkarrizketan ageri da XX. mendeko maisu handiekin. Besteak beste, Picasso, Miró, Arp, Julio González, Richier, Lobo, Giacometti, Motherwell, Millares, Dubuffet, Moore, Hepworth, Meadows, Smith, Jacobsen, Caro, Beuys, Chamberlain, Mendiburu, Hantaï, Asins, Aurelia Muñoz, María Paz Jiménez, Villèlia, Bosshard, Lardera, Ozu, Bresson, Cartier-Bresson, Bing, Callahan, Martha Graham eta Cunningham.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: