Teknologia kuantikoek ahalmena dute zientzia, hezkuntza eta industria iraultzeko eta gizartearen alderdi asko etorkizun hurbilean eraldatzeko. Fisika kuantikoaren legeak betetzen dituzte, baina zer dakigu benetan teknologia horiei buruz eta gure egunerokoan izango duten eraginaren inguruan?
Galdera horien eta beste batzuen erantzuna Teknologia Kuantikoak hitzaldi sortaren eskutik iritsiko da, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta San Telmo Museoak antolatuta, Donostia, Zientzia Hiria programaren edizio berriaren barruan. Hitzaldiak apirilean izango dira, San Telmo Museoan, Erronkak sailaren barruan.
Hitzaldietan, teknologia kuantikoekin lotutako hainbat arlotako lehen mailako zenbait hizlarik parte hartuko dute.
Egitaraua:
Bi saioak San Telmon izango dira, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da, edukiera osatu arte.19koa euskaraz izango da, aldibereko gaztelerarako itzulpenarekin, eta 26koa, gaztelaniaz.
Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira hitzaldiak, museoaren YouTubeko kanalaren bidez.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2025 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: