NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Urgulleko liburutegiaren irekiera apirilaren 18tik maiatzaren 1era

Urgulleko liburutegia
  • Ostirala, 2011(e)ko Apirila(r)en 15-(e)an

Datorren astelehenetik, hilaren 18tik aurrera, Urgull mendiko liburutegiak ateak zabalduko dizkie hiriko leku paregabe honetan irakurketarekin gozatu nahi duten donostiar eta bisitariei. Liburutegia, Damen Baterian dago kokatua, sarbide errazeko lekuan bai Alde Zaharretik edo Paseoleku Berritik, eta egunero egongo da zabalik, jaiegunetan barne, jarraian aipatzen den ordutegian. Goizez: 11:00etatik-13:30era, eta arratsaldez 16:30etatik-18:30etara.

Bertan, liburu, aldizkari eta egunkari aukera zabala eskaintzen da. Horretaz gain, haurrentzat Internet zerbitzua, eta CD-ROM jokuak erabiltzeko aukera dute. Donostia Kultura txartelaren erabiltzaileek, helduak nahiz haurrak, liburuak hiru astetan maileguan hartu ahal izango dituzte.

Epea amaitu ondoren, Alderdi Eder liburutegian itzuli beharko dira ohiko ordutegian, 10:00etatik-20:30etara. Egunkari eta aldizkariei dagokionez, Urgullen eguneko prentsa irakurri daiteke (Berria, Deia, El Diario Vasco, Gara, El Mundo, Mundo Deportivo, Noticias de Gipuzkoa, El País eta El Público) eta baita ere hainbat aldizkariren azken aleak (Audio clásica, Caillou, Cosas de Casa, Euskalerria, Fotogramas, Historia, Integral, El Jueves, Muy Interesante, Rutas del Mundo, Ser Padres, Sport Live, Tiempo, Vanity Fair, etab.)

Bestalde, Liburutegian kultur arloko jardueren berri emango da. Guztien artea aipagarriak dira Urgull bertako Historiaren Etxea, berriki zabaldu den San Telmo Museoa, liburutegi sarea eta Donostia Kulturako beste hainbat zerbitzu. Donostia Kulturako bazkide txartela lortu nahi dutenak, bertan eskatu ahal izango dute. Azkenik, haurrei dagokionez jarduerak antolatu dira astelehen eta ostiraletan arratsaldeko 17:00etan. Saioak doakoak izango dira, sarrera librearekin aretoa bete arte, eta bost urtetik gorako haurrei gomendatuak.  

Astelehena, apirilak 18: "Tina" txontxongiloa Zirkun taldearekin. Osteguna, apirilak 21: Ipuin kontaketa “Uhartetik etorritako ipuinak"(euskaraz). Astelehena, apirilak 25: Ipuin kontaketa “Kanoikadak baino ipuin zaratatsuagoak" (euskaraz). Osteguna, apirilak 28: Ipuin kontaketa “Ipuinez betetako gaztelutxoa” (euskaraz).

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: