San Telmok antolatzen duen Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoak txokolategintza izango du ardatz aurten. Martxoaren 23tik apirilaren 7ra ofizio hori ezagutzeko jarduerak antolatu ditu museoak.
Programa hau 2018an hasi zen, eta aurreko edizioetan lihoa, artzaintza eta gaztaren elaborazioa eta saskigintza izan dira gai nagusiak. Proiektuak hainbat lanbide ezagutzen eta zabaltzen lagundu nahi du: teknikak eta lan egiteko moduak, erabilgarritasuna, lotutako ohiturak, horiek garatu zituzten pertsonak. Erakusketa iraunkorrarekin lotura izaten du beti, eta Aste Santuko oporretarako programazio espezifiko gisa proposatzen da.
2024ko edizioaren ardatza txokolatea egiteko prozesu tradizionala izango da, Tolosako Rafa Gorrotxategi txokolategilearen laguntzaz. Hau dela eta, museoko klaustroan bere bildumako objektu eta tresna sorta izango da ikusgai. Halaber, txokolatearen artisau honek hitzaldi bat, erakustaldiak eta txokolate dastaketak eskainiko ditu, lanbide hau eta kakaoaren eta txokolatearen mundua gertuagotik ezagutzeko. Gai hau museoaren erakusketa iraunkorrean ere ageri da hainbat ataletan: XVI mendeko mundura zabaltzean, elikadura aldaketetan eta industrializazio garaian.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: