Gaur Aste Santurako oporraldian San Telmo Museoan, Urgull mendiko hiru zentroetan (Historiaren etxea, Natur Txokoa eta Liburutegia) eta Hondalea arte instalazioan egongo den programazioa aurkeztu dugu museoan.
Hiru guneen artean aisialdiarekin, kulturarekin eta naturarekin lotutako eskaintza egongo da martxoaren 23tik apirilaren 7ra.
San Telmo Museoan Atzokoak gaur programazioa egongo da. Horren bidez lanbide tradizionalak ezagutaraztea du helburu museoak. Aurten txokolategintza ofizioaren inguruko jarduera eskaintza antolatu du museoak Rafa Gorrotxategi txokolategilearen laguntzarekin. Hala, erakusketa batez gain, hitzaldia, erakustaldiak, dastaketak eta haurrentzako tailerrak egongo dira, martxoaren 23tik apirilaren 7ra arte.
Cristina Iglesias artista donostiarraren Hondalea obra, Santa Klara irlan kokatua, irekita egongo da Aste Santuko oporraldian. Martxoaren 28tik apirilaren 7ra, biak barne, bost bisita-ordu eskainiko dira egunero herritarrentzat, iaz baino bat gehiago, eta, berrikuntza bezala, ez da aldez aurretik erreserbarik egin beharko.
Cristina Enea Fundazioak, San Telmo Museoak eta Donostiako Liburutegi Sareak Urgull mendiko hiru zentroak zabalduko dituzte hilaren 22an, 23an eta 25ean, hurrenez hurren: Natur Txokoa, Historiaren Etxea eta Liburutegia. Hiru kasuetan, gainera, ekintzak eta bisitak ere antolatu dituzte.
Urgullerako sarbideak San Telmo Museokoa, Aquariumekoa eta Santa Teresako bi aldeetakoak dira, Paseo Berriko sarbidea itxita dagoelako behin-behinean.
Eskaintzari buruzko xehetasun gehiago:
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: