NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Basterretxearen erakusketa San Telmon, jaiotzaren mendeurrenean

  • Ostirala, 2024(e)ko Otsaila(r)en 23-(e)an

San Telmo Museoak parte hartuko du, beste hainbat kultur erakunde eta entitaterekin, Néstor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunean, Eusko Jaurlaritzak koordinatutako programa batean.

Horretarako, Bilduma baten loturak. Néstor Basterretxea eta San Telmo Museoa erakusketa zabalduko du San Telmok urrian, eta Miren Vadillok egingo du komisario lana.

Euskal artistaren unibertso sortzailearen zati bat zeharkatuko du erakusketak, museoaren bilduma iraunkorrarekin konektatutako begirada baten bidez. Basterretxeak euskal kulturaren inguruan etengabe landutako erreferentziek eta analisiek bide ematen dute haren pieza esanguratsuenetako batzuren eta museoak gordetzen dituen euskal historia eta tradizioarekin lotutako hainbat objekturen inguruan sortzen diren ideien arteko elkarrizketa zintzoa sortzeko.

Jaurlaritzak koordinatutako talde-ospakizun honekin, XX. mendeko euskal artista esanguratsuenetakoa izan den Néstor Basterretxearen ondarearen zabaltasuna eta sakontasuna gogorarazi nahi dira, eta baita haren konpromiso soziala eta Euskal Herriko iruditeria kolektiboari egin dion eta oraindik bizi-bizirik dagoen ekarpena ere.

2024ko maiatzaren 6an 100 urte beteko dira Néstor Basterretxea jaio zela ( Bermeo, 1924–Hondarribia, 2014). Euskal Herriko artistarik eragingarrienetakoa, polifazetikoena eta joan den mendeko 50eko hamarkadatik aurrera euskal artea berritzen gehien eragin zuenetako bat izan zen. Jarduera eta erakusketen egitarauak Basterretxearen lana goratzen du, eta baita haren eragin izugarria ere, hainbat arlotan: arte plastikoetan, diseinuan, arkitekturan, zinematografian eta euskal kulturari eman zion bultzadan.

Hogei kultur erakunde eta entitate baino gehiagok hainbat ekimen sustatuko dituzte aurten eta 2025ean; erakusketak, ikus-entzunezko programak eta kultura- eta argitalpen-jarduerak, besteak beste. Basterretxearen mendeurreneko egitarauak, gainera, haren bizitzari eta obrari buruzko informazioa eta baliabideak bilduko dituen webgune bat izango du. Webgune horretatik, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo – Artium Museoari familiak dohaintzan emandako artxibo baliotsuan sartu ahal izango da. Logotipoaren diseinua Maite Zabaletak egin du. Mendeurrenaren ospakizuna Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak koordinatu du, Gorka Basterretxearen laguntzarekin.

Parte hartuko duten erakundeak eta proiektuak

Arte Ederren Bilboko Museoa
Erakusketa. Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura
Komisarioak: Pedro Reula, Pedro Feduchi, Peio Aguirre
2024.02.28 – 2024.05.26

Punto de Vista Jaialdia, Jorge Oteiza Museoa
Ikus-entzunezkoen programa. Néstor Basterretxea eta irudia
Komisarioa: Oteiza Museoa, Punto de Vista
2024.03.16

Irungo Udala | Menchu Gal aretoa
Erakusketa. Basterretxea Irunen (1957-1975)
Komisarioa: Fernando Golvano
2024ko apiriletik uztailera

Artium Museoa
Liburuaren eguna. Jendaurreko irakurketak
2024.04.23
Erakusketa. Basterretxea artxiboan
Néstor Basterretxearen artxiboaren aurkezpena
Arxtibo, Liburutegia eta Dokumentazio Saila
2024.05.10 – 2024.09.22

Bermeoko Udala
Jardueren programa  Néstor Lagun artean
2024ko maiatza, urria eta azaroa

Montehermoso Kulturunea
Erakusketa. Euskal serie kosmogonikoa
Komisarioa: Gorka Basterrtexea / Habemus Estudio
2024.06.27 – 2024.09.29

San Telmo Museoa
Erakusketa. Bilduma baten loturak: Néstor Basterretxea eta San Telmo Museoa
Komisarioa: Miren Vadillo.
2024ko urria

Elgoibarko Makina-Erreminta Museoa
Sorkuntza tailerrak (bideoklipak): Makinari begira gu eta makinaren begitik gu |
Proiekzioa eta solasaldia. Operación H (1963). Industria artea Basterretxearen begiradan |
Udazkena, 2024

Etxepare Euskal Institutua
Jon Bilbao Katedra (Reno, Nevada, AEB)
Amale Artetxe Katedra (Argentina)
Udazkena, 2024

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa – Euskadiko Filmategia
Zinema zikloa. Néstor Basterretxearen filmografia osoaren proiekzioa
Udazkena, 2024

Durangoko Arte eta Historia Museoa, Gerediaga Elkartea
Erakusketa. Néstor Basterretxea, diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea
2024ko azaroa – 2025eko urtarrila

Eusko Legebiltzarra
Néstor Basterretxearen mendeurreneko urtea. Jardueren programa. Haritz enblematiko bi mendeurren baterako: Izaro eta Gernikako Arbolari omenaldia 
2024

Hondarribiako Udala
Jardueren programa: Néstor Basterretxearen mendeurrena
2024

Asparrenako Udala
Jardueren programa. Néstor Basterretxearen aste kulturala
2024

Museum Cemento Rezola
Erakusketa. Basterretxea eta zementua
Komisarioa: Miren Vadillo
2025eko udaberria – uda

EQZE, Euskadiko Filmategia, SSIFF
ZINE05. ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak. Basterretxearen lan zinematografikoari buruzko monografikoa

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: