NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gaztainak erretzeko tresna da HAU diseinu lehiaketarako langaia aurten

  • Osteguna, 2024(e)ko Otsaila(r)en 01-(e)an

HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren zazpigarren edizioarako deialdia zabaldu berri da. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren objektu tradizional bat berritzea da eta edizio honetan gaztaina erretzeko tresna izango da. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 12ra arte egongo da irekita, egun hori barne.

Lehiaketa Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak antolatzen dute Aranzadi Zientzia Elkartearen, Mondragon Unibertsitatearen, EIDEren (Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionala) eta Ibili enpresaren laguntzarekin.

Objektuari buruz

"Gaztainondoaren fruitua, gaztaina, Neolitotik erabilia eta kontsumitua izan da, ziurrenik txingar artean erreta. (...) Europa hegoaldearen zati handi batean, Portugal iparraldean, Galizian, Asturiasen, Kantabrian eta Euskal Herrian landa eremuko etxeetan udazken eta neguko hilabeteetarako oinarrizko elikagaia izan da. (...)

Neguko hilabeteetan ohikoa zen gaztainak bi eratara jatea: uretan egosita edo, arruntagoa zena, erreta modu ezberdinetan, adibidez, oinarria zulatuta zuen zartagin handi bat erabiliz, horrela lortzen baitzen beheko sutegiko beroa errazago iristea. XIX. mendearen erdialdetik gehien erabiltzen den beste modu bat danbolina erabiltzea da. Danbolina, funtsean, zulo ugari dituen txapazko zilindro bat da, bisagra eta ixteko tximeleta dituen ate txiki batez hornitua dagoena". (Testua: Fermín Leizaola, 2024)

Saria eta hautatutako diseinuak

Epaimahaiak sari bakarra emango du, 2.000 eurokoa. Irabazleaz gain, lehiaketan parte hartutako lan nabarmenak, San Telmo Museoan egingo den erakusketa batean ikusgai egongo dira. Halaber, erakusketarako hautatzen diren diseinuen egileak IBILIren instalazioak bisitatzeko aukera izango dute.

 

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: