NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Isabel Azkarateren lanaren aitortzarekin bat egin du San Telmok "Arte eta parte" erakusketarekin

Isabel Azkarateren lanaren aitortzarekin bat egin du San Telmok "Arte eta parte" erakusketarekin

  • Osteguna, 2024(e)ko Urtarrila(r)en 25-(e)an

Larunbat honetan, urtarrilaren 27an, San Telmo Museoak Isabel Azkarate. Arte eta parte zabalduko du, argazkilari donostiarrak gizakiak artearekin duen harreman intimora egiten dituen hurbilketak aztertzen dituen erakusketa.

Erakusketa hau Isabel Azkarate atzera begirakoaren osagarri da. Euskal fotokazetaritzaren aitzindaritzat jotzen denaren ibilbide osoa errepasatzen du, eta 2024ko otsailaren 25era arte egongo da ikusgai Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoan, Tabakaleran.

Bi erakusketa horiekin, Donostiak omenaldia egiten dio argazkilari donostiarrari, eta publiko zabalari aukera ematen dio Euskadin eta Euskaditik kanpo oraindik gutxi ezagutzen den egile baten ibilbide profesional zabala eta askotarikoa ezagutzeko. Nolanahi ere, ezinbestekoa den Isabel Azkarateren argazki-ondareak XX. mendeko emakume argazkilarien historia osatzen du.

Bi erakusketen komisarioa Silvia Omedes da, Azkarateren ordezkari Photographic Social Vision Fundazioko zuzendaria.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: