San Telmo Museoak Garuna(k) aurkeztu du, gaur egungo artisten artelanak eta organo liluragarri horri buruzko proiektu zientifikoak biltzen dituen 150 pieza inguruko erakusketa. Ezagutzen dugun objekturik konplexuena da, eta zientzia- eta filosofia-mailan zalantza gehien eragiten dituena.
Garuna(k) 2023ko abenduaren 16tik 2024ko apirilaren 14ra egongo da ikusgai San Telmo Museoan, eta arteak, zientziak eta filosofiak historian zehar garuna nola aztertu eta irudikatu duten aztertzen du.
Erakusketak garunaren anatomian eta horrek sortzen duen guztian barneratzen gaitu: kontzientzian, pentsamendu abstraktuan, hizkuntzan, irudimenean, ametsetan edo oroimenean. Erakusketak gizakiaz haragoko beste adimen batzuk ere aztertzen ditu: adimen artifizialak, animalienak eta kolektiboak, eta burmuinik gabeko organismoenak.
Erakusketa San Telmo Museoak antolatu du eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelona (CCCB); Fundación Telefónica, Madrid; eta Wellcome Collection, Londonen arteko lankidetza da. Komisarioak Ricard Solé fisikari eta biologoa eta Emily Sargent Wellcome Collection-eko erakusketen zuzendaria dira.
Proiektua Ramon y Cajal 2022 Ikerketa Urteko programazioaren parte izan zen, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak bultzatua.
Museoak erakusketan barneratzeko jarduerak eta bisita gidatuak antolatu ditu.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: