Larunbat honetan, abenduak 16, Joan Fontcuberta argazkilariak Dinosaurios lana aurkeztuko du San Telmo Museoan, Fotografía: de la alquimia a los algoritmos (Argazkia: alkimiatik algoritmoetara) izeneko hitzaldian.
Hitzaldiaz gain, Fontcubertak San Telmo Museoak ostiral honetan aurkeztuko duen Garuna(k) erakusketan ere parte hartuko du Pilar Rosadorekin batera sortutako Déjà-vu instalazioarekin. Erakusketa larunbatetik, abenduaren 16tik, aurrera egongo da publikoarentzako zabalik.
Joan Fontcuberta eta Pilar Rosadoren lanak orainaldiko irudiei buruz hausnarketa egitera eta irudi horiek gure gizartean duten papera birpentsatzera gonbidatzen gaitu, izan ere, egungo paradigmak ikusizko mundu bat aurkezten du, non adimen artifizialek sortutako irudiekin batera bizi garen.
Joan Fontcubertaren (Bartzelona, 1955) obraren ezaugarri nagusia irudiak aldatzea da. Horregatik, "artista gezurtia" ezizenez ere ezagutzen da. Gainera, errealitatearekiko eta argazkigintzarekiko etengabeko kritikagatik nabarmentzen da.
Jaso dituen sari ugarien artean azpimarratzekoak dira Argazkilaritza Sari Nazionala, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duena, 1998an; Hasselblad argazkilaritza sari internazional entzutetsua 2013an, eta Sorbona Paris VIII unibertsitateko Honoris Causa Doktore izendapena 2020an.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: