NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2024ko erakusketen programazioa San Telmo Museoan

Iker Azurmendi
Iker Azurmendi
  • Ostirala, 2023(e)ko Abendua(r)en 01-(e)an

Gaur, abenduak 1, 2024an San Telmo Museoan izango dugun erakusketen programazioa aurkeztu dugu. Datak iritsi ahala, horien inguruko informazio zabalagoa zabaltzen joango gara webgunean, baina hau da datorren programazioaren irudi orokorra.

Erakusketa aretoetan

Erakusketa iraunkorrean

Euskal artearen 100 urte aretoaren berrikuntza. Apiriletik aurrera.
Antolaketa eta produkzioa: San Telmo Museoa
Komisarioa: Peio Aguirre

Duela gutxi, arte historikoaren aretoaren birmoldaketa aurkeztu dugu, eta 2024an "Euskal artearen 100 urte” izenez ezagutzen dugunaren berrikuntza aurkeztuko dugu, sakonagoa. Horri esker, gaur egun euskal artearen panoraman lan egiten duten sortzaile berriak sartu ahal izango ditugu erakusketan.

Laborategian

  • Isabel Azkarate. Arte eta parte. Urtarrilaren 26tik apirilaren 7ra.
  • Artea Abian: Xare Alvarez. Maiatzaren 25etik abuztuaren 24ra. Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, Kutxa Fundazioa.
  • Askatasun garaia. Luis Martin-Santosen bizitza eta obra (1924-1964). Irailaren 13tik 2025eko urtarrilaren 12ra. Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa, BNE, AC/E. Komisarioa: Julià Guillamon

Beste espazio batzuk

  • Museo Bikoitza, 2022-2023: Ez du pausorik debalde ematen, Hinrich Sachs. Urriaren 27ra arte.
  • Museo Bikoitza, 2023-2024: Maddi Barber. Apiriletik 2025eko apirilera.
  • HAU. Maiatza/ekainetik irailera. Antolaketa eta ekoizpena: Bitamine faktoria, San Telmo Museoa. Lankidetza: Aranzadi Zientzia Elkartea, Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa, EIDE

Jarduera eta programen laburpena

Jarduera eta programei dagokienez, museoak ohiko lan ildoak eta dinamikak garatzen jarraituko du 2024an. Besteak beste: Erronkak, gaur egungo gaiak jorratzen jarraitzeko; argazki-liburuarekin lotutako jarduerak; Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia eta Arkeologia Jardunaldiak; Hileko obra, San Telmo Museoaren Lagunen Elkartearen eskutik; San Telmo Gaua; hiriko jaialdiak (Jazzaldia, Hamabostaldia, Zinemaldia, Literaktum...), Musikagileak; Ondarearen Europako Jardunaldiak; Museoen Nazioarteko Eguna; Euskal Kostaldeko museoen hilabetea...

San Telmok, halaber, museo hezitzaile eta sozial gisa lan egiten jarraituko du, askotariko publikoak artatuz. Familia eta haur tailerrak ere programazio ildo egonkorra dira jada museoan, baita +55 kultura-giden eta aldi baterako erakusketen bisita arrakastatsuak ere.

Azkenik, museoaren ondarearen eta bildumen inguruan egiten diren barneko programen jarraipena gogoratu behar da: Inbentariatzeko eta katalogatzeko programak, Kontserbazio eta zaharberritze programa, ikerketa-programa eta ondarea sortzeko programa (erosketak eta dohaintzak).

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: