NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Museoak arte historikoaren aretoa eraberritu du

Iker Azurmendi
Iker Azurmendi
  • Ostirala, 2023(e)ko Azaroa(r)en 24-(e)an

Hamabi urtez ikusgai eduki ondoren, museoak arte historikoari eskainitako aretoa eraberritu du. Arte Ederren aretoetako eraberritze integralaren lehen fasea da hau, 2024an euskal artearen espazioarekin bukatuko dena. Bihartik aurrera, azaroak 25, egongo da publikoarentzat zabalik.

Aretoaren muinak diskurtso kronologikoa izaten jarraituko du eta gune honetan txertatu dira euskal pinturaren aurrekariak eta euskal artisten lehen belaunaldiak, orain arte euskal artearen aretoan erakusten zirenak. Aurreko erakusketan ez bezala, hautaketari dagokionez gehiago nabarmentzen den obra kopuru txikiagoa bilatu du museoak eta estetikoki ere proposamen garbiago eta neutroago baten aldeko apostua egin du, bisitariaren begirada obran zentratzeko.

Hala, aurkeztutako erakusketa honek 101 pieza ditu. Horietatik 9 berriak dira Gordailuan gordeak egon direnak eta zaharberritze tailerretan prestatu dituztenak ikusgai jartzeko. 101 horien artean artista garrantzitsuen obrak daude, besteak beste, El Greco, Rubens, Guido Reni, Alonso Cano, Ykens, Carreño de Miranda eta Fortuny; baita euskal artista ezagunenak ere, hala nola Valentín Zubiaurre, Iturrino, Olasagasti, Regoyos...

Aukeraketa horretan daude museoak dituen aldi kronologiko honetako emakumezko artista guztien lau obra, emakume artistei ikusgarritasuna emateko politika jarraituz. Zehazki, Catherina Ykens, Inocencia Arangoa, Victoria Malinowska eta Elena Brockmann dira artista horiek.

Zuloaga aretoa eta Ortiz Echagüe aretoa

Gune zentral horrekin batera, eta aretoa hasieratik eta amaieratik azkenduz, bi gune garrantzitsu, ezberdindu eta berezi daude: Zuloaga aretoa eta Ortiz Echagüe aretoa. Lehenago ere bazeuden bi areto hauek, baina bietan aldaketak egin dira. Ortiz Echagüeren kasuan obra berriak txertatu dira, besteak beste, Fiesta de la Cofradía de Atzara handia, eta Zuloagaren kasuan, aretoaren beraren kokalekua da berritasuna. Bi espazio horiek museoaren historian bereziak diren bi egile horiei espreski eskainita daude, San Telmoko bildumen artean haien lanen dohaintzak duen garrantziagatik.

Bisita gidatuak

Aretoa xehetasunez azaltzeko bisita gidatuak antolatu ditu San Telmok:

Gonbidatutako obra

 

 

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: