NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • 50 artistatik gora izango dira museoan Artista Liburuari Buruzko VIII. Topaketetan

50 artistatik gora izango dira museoan Artista Liburuari Buruzko VIII. Topaketetan

Oskar Moreno
Oskar Moreno
  • Osteguna, 2023(e)ko Azaroa(r)en 16-(e)an

San Telmo Museoak eta Arteliburu 21ek asteburu honetan, azaroaren 17tik 19ra, Artista Liburuari Buruzko VIII. Topaketak antolatuko dituzte museoan. Hiru egun horietan zehar 50 artista eta taldek baino gehiagok beren lanak erakutsiko dituzte elizan egingo den erakusketan.

Gainera, hainbat hitzaldi egongo dira, besteak beste, aurtengo artista gonbidatuek, Julia Otxoak eta Ricardo Ugartek, eskainiko dituztenak. Horietan berariaz topaketa hauetarako sortutako lanak eskainiko dituzte. Horrez gain, ohi bezala tailerrak egongo dira familia eta gazteei zuzenduak eta baita poesia errezitaldiak ere.

Hala erakusketarako sarrera nola jardueretan parte hartzea doakoa izango da.

Programazioa San Telmon:

 

San Telmon izango diren topaketa hauek programazio zabalago baten parte dira, Arteliburu 21 elkarteak artista liburuak ezagutarazteko sortuak. Hala, urrian eta azaroan, hainbat jarduera antolatu dira Gipuzkoan zehar tokian-tokiko elkarte eta eragileen lankidetzarekin.

 

 

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: