NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmok Gabriela Kraviezen obra bat erosi dio Altxerriri Irekiak Gallery Weekenden

San Telmok Gabriela Kraviezen obra bat erosi dio Altxerriri Irekiak Gallery Weekenden

  • Osteguna, 2023(e)ko Iraila(r)en 28-(e)an

Gabriela Kraviez artistaren (Buenos Aires, 1965) Vulnerabilidad-Resistencia obra erosi dio San Telmo Museoak Altxerri galeriari Irekiak Gallery Weekend ekimenaren testuinguruan, hiriko arte galerien alde egin ohi duen apostua berretsiz. Irekiak Gallery Weekend ekimena ospatzen denetik museoak urtero erosi du obra bat.

San Telmok erositako obra Altxerri galerian urriaren 7ra arte ikusgai dagoen Autoréparations erakusketaren parte da. Bertan, artistak aurkezten dituen obren abiapuntua da lengoaia irudikapen gisa eta idazketa inskripzio eta transkripzio keinu gisa.

Erositako obra:
Vulnerabilidad-Resistencia, 2023
Akrilikoa, tinta eta kola zetazko paperaren gainean
143 cm x 192 cm

Irekiak Gallery Weekend Donostiako Arte Galeria Garaikideen Elkarteak (Altxerri, Arteko, Arteztu, Cibrián, Ekain eta Villa Magdalena galeriek osatua), Donostiako Udalak eta Tabakalerak sustatutako egitasmoa da. Arte galerietara sartzeko lau eguneko ate irekiak proposatzen dituzte eta bisita gidatuak eta ekintza osagarriak antolatzen dituzte arte garaikidearen erakusketa aldiari hasiera emateko. Ekimen honen bidez, Irekiakek arte garaikidea ezagutzera eman nahi du sorkuntza artistikoa sustatzeko eta galeriak hirira zabaldutako kultura-sortzaile gisa ikusarazteko.

Ekimenak aurten hirugarren edizioa izan du eta irailaren 14tik 17ra ospatu da.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: