NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • EITBrekin hitzarmena sinatu du San Telmok, eta erakusketako “Erronkak” aurkeztu

EITBrekin hitzarmena sinatu du San Telmok, eta erakusketako “Erronkak” aurkeztu

  • Ostirala, 2011(e)ko Otsaila(r)en 18-(e)an

Museoan egindako prentsaurrekoan, Odón Elorzak, Donostiako alkateak, eta Alberto Suriok, EITBko Zuzendariak, bi erakundeek sinatutako akordioaren berri eman dute. Hitzarmenaren arabera, Euskal Irrati Telebista San Telmo Museoaren Patrono Pribatua izango da datozen hiru urteetan. Horretarako, EITBk urtero 70.000 euroko ekarpena egingo dio museoari, jenerotan, bereziki publizitate tarteetan –telebista, irrati eta interneten-, eta museoak, bere aldetik, hainbat onura eskainiko dizkio EITBri.

Suriok adierazi duenez, EITBk beste herrialdeetan kultura munduko erakundeekin duen konpromisoa Gipuzkoara ere ekartzen du hitzarmenaren bitartez. Museoko zuzendariak, Susana Sotok, honek museoarentzat duen garrantzia azpimarratu du eta konfidantza eskertu, bide batez.

Erakusketa orokorraren "Erronkak" atala ere aurkeztu dute prentsaurrekoan. Elizan erakutsiko dira gizarte honek etorkizunari begira dituen bost erronka: Europa interkonektatua, Genero-berdintasuna, Kulturartekotasuna, Bakea eta giza eskubideak eta Iraunkortasuna. Gehienbat ikusentzunezkoen bitartez aurkeztuko dira, euskal egile askok parte hartu duten proiektu bati esker.

Hauetako bi gai osatzeko, gainera, hiritarren partehartzea eskatuko da, eta horrela, datozen egunotan Donostian, Bilbon, Baionan, Gasteizen eta Iruñean egingo diren grabaketatan parte hartzeko deialdia luzatuko dugu Kulturartekotasunaren pieza egiteko eta astelehenetik aurrera internet bidez testigantzak bidaltzeko aukera izango da Europa Interkonektatua osatzen joateko.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: