NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Guda eta bakea erakusketaren azken egunak

Reza Deghati, 2004
  • Asteartea, 2012(e)ko Uztaila(r)en 10-(e)an

"Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak" erakusketa San Telmo Museoan bere azken egunetan sartzen ari da,  uztailaren 12ra bitartean bisitatu ahal izango delarik, ohiko ordutegian: asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.  Sarrera dohainik da.

'Gerra eta bakea: zuzeneko begirada' argazki-erakusketa nazioarteko ospea duten 33 argazki-kazetariren hautaketa zaindu batekin osatu da, eta kazetari horiek, beren album zabalen barruan, beren ustez Gerra eta Bakea kontzeptu antagonikoak ongien irudikatzen dituzten bi irudiak bildu dituzte. Hortaz, '2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen' barruan Fundación 2012 Fundazioak antolatutako erakusketak guztira 66 argazki bildu ditu.

Gutziak argazki-kazetaritzan mito izaera lortu duten gizon ospetsuen album pertsonaletatik atera dira, hala nola David Burnett, Don MacCullin, Enrique Meneses edo Patrick Chauvel, baina baita egunero munduari buelta ematen dioten irudi nabarienak sinatzen dituzten argazki-kazetarienak ere, hala nola Goran Tomasevic, Carolyn Cole, Álvaro Ybarra, edo Samuel Aranda, 2012ko World Press Photo saria irabazi duena.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: