NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Haurrentzako jarduerak Urgullen uda honetan

Urgulleko txontxongilo jarduera baten irudia
  • Asteartea, 2012(e)ko Uztaila(r)en 03-(e)an

Uztaila eta abuztua bitartean luzatuko da aurtengo udako Urgull mendiko eskaintza ohiko hiru guneetan: Natur Txokoan, Liburutegian eta Historiaren Etxean, alegia. Eskaintza honen helburua aisialdia eta kultura uztartzea da eta bereziki haurrei zuzenduta dago.

Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera bitartean, egunero, irekita egongo dira.

Horretaz gain, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 6retan jarduera bereziak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan; eta ostiraletan, Historiaren Etxean.

Eskaintza hau haurrei zuzenduta dago eta besteak beste hiriraren historia eta ingurugiroarekin loturiko tailerrak, jolasak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak, txotxongiloak, etabarrez osatua dago.

Aurrekoetan bezala, mikrobus zerbitzua martxan da dagoeneko. 39. zenbakia duen zerbitzua da, Salamanka pasealekutik abiatuta Santiagoren Bateriaraino iristen dena. Uztaila eta abuztuan zehar, zerbitzu hau egunero eskainiko da Aste Nagusia eta ondorengo hiru egunetan ezik (ez da zerbitzurik emango abuztuaren 11 eta 21 bitartean). Irailean berriz, garraio hau asteburuetan mantenduko da.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: