NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Mikel Otxotekok parte hartuko du 2023ko Artea abian programan

  • Asteartea, 2023(e)ko Maiatza(r)en 09-(e)an

Mikel Otxoteko Olazabal izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista eta 2023ko irailean Hemen herensugeak daude erakusketa aurkeztuko du museoko Laborategian.

Erakusketan 1970eko hamarkadan Margarita Olazabal bere amak Ternuako eskualde subpolarrean super-8an egindako grabazioak bilduko dira. Erakusketa osatzen duten lanek euskal enpresak iparraldeko uretan eta lurraldeetan, eta zeharka Karibean, izan dituen eragin eta ondorio zuzenen berri ematen dute, baliabideak eta eskulan merkea salerosteko eta ustiatzeko sistema konplexu baten barruan. Proposatutako ibilbidea Otxotekok 2019an hasitako ikerketa artistiko baten emaitza da, eta Manuel Valdés Pizzini Puerto Ricoko Unibertsitateko antropologoaren kolaborazioak izan ditu.

Erakusketak, bereziki, Saint-Pierre et Miquelon artxipelagoko (Ipar Atlantikoa) kultura, identitate eta ingurumen errealitate hauskor eta ezegonkorrari erreparatuko dio. Bakailao bankuak kolapsatu zirenetik hamarkada batzuk igaro direnez, gai bat nabarmendu nahi da: antzinako kartografoek Ternuako eskualde azpipolarrean dragoi ozeaniko arriskutsuak zeudela ohartarazten bazieten ontziei, zeintzuk dira gaur egun uharte horietako biztanleek aurre egiten dieten benetako mehatxu edo munstroak? Era berean, Karibeko irlekin duen lotura ere agerian geratzen da; izan ere, historian zehar, bertako uretan harrapatutako bakailaoaren zati handi batek azukre-kanaberaren landaketetako esklaboak eta langile libreak elikatzeko balio zuen.

Artea abian

Artea abian ekimenaren bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean erakusketa indibiduala egitea erraztea da.

Esparru geografikoa Gipuzkoako lurralde historikoa da, artistaren jatorri eta/edo jarduera leku gisa. Horrek esan nahi du artista hautagarriak direla lurraldean jaiotako edo hari lotutako pertsonak, lotura hori modu zabal eta irekian ulertuta.

Mikel Otxoteko

Mikel Otxoteko Donostiako artista eta ikertzailea da. Nazioarteko aipamena jaso zuen Audiovisual Arts and Neo-materialism doktore-tesiarekin, Manuel DeLanda zinemagileak New Yorkeko Pratt Institute of Art & Design-en ikertzaile bisitari gisa egindako gonbidapenarekin. Dance & Drill edo Algunos cabos sueltos bezalako ikerketa proiektu artistikoak garatu ditu, proiekzioetan eta erakusketetan gauzatuz Toulouseko Musée d’Art Contemporain Les Abattoirs, Valentziako Centre del Carme Cultura Contemporánea edo Londresko The Rag Factory bezalako lekuetan. Bere azken film dokumentala, Invierno (2019), Bilboko Zinebi, Cinespaña eta Toulouse-ko zinemaldietan ikusi ahal izan da. Hemen herensugeak daude proiekturako ekoizpen artistikoko egonaldiak egin ditu Saint-Pierre et Miquelon eta Puerto Rico uharteetan, Itsasertzeko Ikasketen Diziplinarteko Zentroak eta Sea Grant Programak (biak Puerto Ricoko Unibertsitatekoak), eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: