NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Europako Musika Eguna San Telmo museoan

Musika klaustroan
  • Osteguna, 2012(e)ko Ekaina(r)en 21-(e)an

Bertsolarismoa, kontzertuak eta solasaldi musikatu bat burutuko dira San Telmo Museoan Europako Musika Eguna ospatzeko.

Europako Musika Eguna dela eta, San Telmo Museoak zenbait ekitaldi programatu du gaur osteguna, kantua, bertsoa eta musika jorratuz.

Hasteko, 16.30etan bertso tailerra egingo da Xabier Amuriza bertsolariaren eskutik. Amuriza, 80ko hamarkadako bertsolaritzaren berrikuntza garaian nabarmendu zen, euskara batuan sortzeaz gain, erima eta doinu berriak erabili baitzituen. Jarduera hau Ilazki euskaltegiarekin elkarlanean antolatu da.

18.30etan, "Euskal Kantagintza Berria", solasaldi musikatua burutuko da. Ez dok Amairutik hasita Negu Gorriak bitarteko kantagintzari errepasoa emango diote solasaldi honetan, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu ere, Andoni Tolosa Morauren gitarrak lagunduta. Ekitaldi hau AEK-rekin elkarlaneean antolaturiko urteko egitarauaren barruan dago.

20.00etan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin eta Irungo Udalaren Musika Eskolarekin elkarlanean antolaturiko kontzertua izango da klaustroan Musikaren Egunari amaiera emateko. Flauta, oboe, klarinete, fagot, tronpa eta piano ikasleek J. Hayden, A. Dvorak, J.B. Loeillet eta D. Cimarosa musikarien lanak joko dituzte.

Hiru ekitaldietan sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: