NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Oteiza eta Chillidaren lanaz gozatzeko aukera gehiago

San Telmo erakusketako sarrera. Argazkia: Oskar Moreno
  • Ostirala, 2022(e)ko Maiatza(r)en 06-(e)an

Urriaren 2ra arte izango da aukera San Telmo Museoan ikusgai dagoen Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketa bisitatzeko. Bi egile handi hauen lanera hurbiltzeko aukera gehiago eskaini asmoz, gainera, proposamen ezberdinak landu ditugu.

Alde batetik, Oteiza Museoarekin eta Chillida Lekurekin batera, San Telmoko erakusketaz gain bi eskultoreen sorkuntza modu zabalagoan ezagutzeko erraztasunak eman asmoz %50eko deskontua aplikatuko da hiru museo hauetako baten sarrera beste batean aurkeztuz gero -beste deskontuekin bateraezina da eskaintza hau-. Adi beraz eta gorde zuen sarrerak!

Bestetik, Kukai Dantzaren eskutik, San Telmoko erakusketa begirada berriz gozatzeko aukera izango da, berariaz sortutako ikuskizun batekin, Oteiza eta Chillida dantzan. Kukai. Maiatzaren 14tik aurrera, saio ezberdinak daude programatuta eskulturen artean dantza eta zuzeneko musika uztartuz. Esperientzia berezi bat bizitzeko aukera izango da, Kukai Dantza taldeko dantzariekin eta Maite Larbururen zuzeneko musikarekin.

Eta azkenik, ekainaren 4an Oteiza Museora txangoa proposatzen dizuegu. San Telmotik abiatuko da goizez autobusa Altzuzan kokatzen den museora zuzenean, eta bertan Jorge Oteizaren lanera gerturatzeko bisita gidatua prestatu dugu. Oteiza Museoa Iruñetik 9 kilometrora dago eta eskultorearen bilduma pertsonala gordetzen du: 1.650 eskultura, laborategi esperimentaleko 2.000 pieza eta marrazki eta collage ugari. Museoaren eraikina, hormigoi gorrizko kubo handi bat, Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren lana da, Jorge Oteizaren bilduma eta bi hamarkadatan okupatu zuen etxebizitza hartzen dituena. Jorge Oteiza eta Sáenz de Oiza funtsezko egileak izan ziren eskulturaren eta arkitektura garaikidearen bilakaeran, lagunak eta kolaboratzaileak hainbat proiektutan XX. mendearen erdialdetik. Bisitaren ondoren Ultzaman bazkaldu eta autobusa berriro Donostiara itzuliko da.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: