NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Aste Santuko jarduerak Urgullen

Urgulleko kanoiak. Argazkia: Oskar Moreno
  • Asteartea, 2022(e)ko Apirila(r)en 05-(e)an

Aste Santuko opor garaian San Telmo Museoak, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Liburutegi Sareak jarduerak antolatu dituzte Urgull mendiko hiru zentroetan: Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea.

Hirurak apirilaren 9tik 24ra zabalik egongo dira, egunero, eta, gainera, gune bakoitzak astean bitan haurrei eta familiei zuzendutako ekintza bereziak antolatu ditu. Larunbatetan izan ezik, egunero egongo da jarduera bereziren bat, apirilaren 11tik aurrera. Haurrentzako jarduera guztiak euskaraz izango dira eta publiko orokorrari zuzendutakoa euskaraz edo gazteleraz. Guztiak 17:00etan hasita.

Eskaintzak aisialdia, kultura eta ingurugiroa uztartzen ditu. Bertan, hiriko historia, haur eta gaztetxoentzako tailerrak, jokoak, ipuin kontaketak eta abar bildu dira, eta helduentzako bisita gidatuak.

Urgulleko Historiaren Etxean (Motako Gazteluan) Donostiari begira erakusketa dago, eta hor, 800 urtetan hiriak bizi izan dituen gertaerak eta mugarriak kontatzen dira, horiek eman baitiote egun duen itxura eta nortasuna. Ikus-entzunezkoen, maketen, objektuen eta eszenografien bidez, denboran zehar donostiarren bizitza definitu duten ezaugarriak erakusten dira.

Erakusketa zabalik dago jadanik, asteazkenetik igandera, 10:00etatik 17:30era, eta apirilaren 9tik 24ra egunero egongo da zabalik, ordutegi berean; apirilaren 25etik ekainaren 30era, berriro, asteazkenetik igandera irekiko ditu ateak, ordutegi berdinean. Sarrera doakoa da.

Erakusketa bisitatzeaz gain, nahi duenak aukera du familientzako tailerretan edota Urgull mendia eta bertako kanoiak ezagutzeko eskainiko ditugun bi bisita gidatuetan parte hartzeko.

Bestalde, Liburutegian (Damen Baterian) Haurrentzako liburu dibertigarrien eskaintza ugaria, ordenagailuak, interneten nabigatzeko eta liburutegi sarean katalogoa kontsultatzeko aukera. Irakurtzeaz gain, ipuin kontaketak astelehen eta ostegunetan. Sarrera librea tokiak bete arte.

Urgullen dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzeko, aisialdiko jarduera didaktikoak proposatzen ditu. Era berean, astearte eta asteazkenetan jarduera bereziak eskaintzen ditu. Jarduera guztiek sarrera librea dute, tokiak bete arte.

Ikusi hemen jarduera guztiak

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: