NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gervasio Sánchezen BIZITZA erakusketa San Telmo Museoan

Aurkezpeneko irudia (Arg.: Iñigo Royo)
  • Ostirala, 2022(e)ko Apirila(r)en 01-(e)an

Gervasio Sánchez argazkilariaren 41 irudirekin osatutako BIZITZA erakusketa San Telmo Museoko Laborategian izango da ikusgai apirilaren 1etik ekainaren 12ra. Gerardo Mosquera da komisarioa, eta nagusiki zuri beltzean egindako argazkiak biltzen ditu, 1991tik 2015era arteko urteetan munduko gerra ezberdinetan egindakoak.

Aurretik beste zenbait egoitzatan ere izan da ikusgai, VIDA izenburuko liburuan proiektua osatzen duten beste argazkiekin batera.

Erakusketa San Telmo Museoak antolatu du, Kriminologiaren Euskal Institutuaren (UPV/EHU) lankidetzarekin. Nazioarteko Biktimologia Sinposioaren harira antolatu da, pandemiaren eraginez hasiera batean aurreikusitakoa baino beranduago bada ere.

Nazioarteko Biktimologia Sinposioa hiru urtean behin egiten da, 1973az geroztik, eta Donostian ekainaren 5etik 9ra egingo da, Kursaalen. Horrekin batera, herritar guztientzako programa sozio-kultural bat eskaintzen da, tartean erakusketa hau duena.

Bestalde, aurten 19. ediziora iritsi den Giza Eskubideen Zinemaldiarekin ere bat egiten du erakusketak. Bi ekimenak apirilaren 1etik aurrera burutuko dira eta jaialdiarekin lankidetzan, Bizitza proiekzioen jarduera gehigarrien artean kokatzen da.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: