NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2022ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan

San Telmo Museoa
  • Asteazkena, 2022(e)ko Apirila(r)en 06-(e)an

Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia apirilaren 11tik 24ra. 2021-2022 ikasturtean zehar ohiko ordutegia denarekin hainbat aldaketa dago.

Erregistroa eta bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia): Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00), jaiegunetan izan ezik (apirilaren 14tik 18ra, biak barne).

Konstituzio plaza 1eko bulegoak: Astelehenetik ostiralera (9:00-14:00). Goian aipatutako jaiegunetan izan ezik.

San Telmo Museoa

Apirilaren 11n, astelehena, itxita izango da. Apirilaren 12tik 24ra egunero zabalik: 10:00-20:00

Liburutegia itxita izango da apirilaren 14tik 18ra, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia: astearteetan, 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Asteazkenetik ostiralera, 10:00-14:00.

Urgull: Historiaren Etxea, Liburutegia eta Natur Txokoa

Apirilaren 9tik 24ra egunero zabalik egongo dira: Historiaren Etxea, 10:00-17:30; Liburutegia, 11:00-13:30 / 16:30-18:30; Natur Txokoa, 16:30-18:30.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Victoria Eugenia: leihatila egunero izango da zabalik, ohiko ordutegiarekin: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.

Antzoki Zaharra: leihatila ohiko ordutegian zabalduko da hilaren 11n, 12an eta 13an (11:30-13:30) eta itxita izango da apirilaren 14tik 24ra.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Amundarain Mediateka (Martutene): apirilaren 11tik 13ra eta hilaren 19tik 22ra, 10:30-13:30. Apirilaren 14tik 18ra itxita.

Aiete Kultur Etxea: apirilaren 11n eta hilaren 14tik 18ra itxita izango da; apirilaren 12an, 13an eta 19tik 24ra: 10:00-14:00. Apirilaren 23an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Casares eta Tomasene Kultur Etxeak: betiko ordutegia mantenduko dute, apirilaren 14tik 18ra izan ezik (egun hauetan itxita). Gainerakoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; hilaren 23an, larunbata (Tomasene soilik), 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Egia Kultur Etxea: apirilaren 11tik 13ra eta hilaren 19tik 22ra egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 14tik 18ra itxita izango da. Hilaren 12an eta 19an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.

Ernest Lluch Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 14tik 18ra izan ezik (egun hauetan, itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton, 25): apirilaren 11tik 13ra eta hilaren 19tik 22ra egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 14tik 18ra itxita egongo da. Apirilaren 12an eta 19an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.

Larrotxene eta Intxaurrondo kultur etxeak: apirilaren 11tik 13ra eta hilaren 19tik 22ra egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 14tik 18ra itxita egongo da; Intxaurrondo Kultur Etxea arratsaldez ere zabalik apirilaren 11n eta 19an (10:00-14:00 / 16:00-19:00) eta Larrotxene hilaren 13an eta 20an (10:00-14:00 / 16:00-19:00).

Larratxo Liburutegia: apirilaren 11tik 13ra eta hilaren 19tik 22ra, 10:00-14:00. Apirilaren 14tik 18ra, itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): ohiko ordutegia mantentzen da, apirilaren 14tik 18ra izan ezik (egun hauetan, itxita): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Loiola Kultur Etxea: apirilaren 11tik 13ra eta hilaren 19tik 22ra egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 14tik 18ra itxita egongo da. Hilaren 13an eta 21ean arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.

Lugaritz Kultur Etxea: apirilaren 11tik 13ra eta hilaren 19tik 22ra egunero zabalik (10:00-14:00). Apirilaren 14tik 18ra itxita egongo da. Hilaren 13an eta 20an arratsaldez ere zabalduko ditu ateak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.

Okendo Kultur Etxea: ohiko ordutegia mantenduko du, apirilaren 14tik 18ra izan ezik (egun hauetan itxita); gainerakoan, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: