NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Donostiari begira erakusketa berriro zabalik Urgullen

  • Asteazkena, 2022(e)ko Martxoa(r)en 23-(e)an

Urgulleko Mota Gazteluko Historiaren Etxean kokatzen den hiriaren inguruko erakusketa martxoaren 23tik aurrera berriro zabalik, abendura arte.

Gaur, martxoak 23, zabalduko da Urgull mendiko Motako Gazteluan dagoen Historiaren Etxeko erakusketa berriz ere, Donostiari begira tituluarekin hiriko historiaren 800 urte baino gehiagotan zehar ibilbidea egiten duena.

Pandemia aurreko erritmoa berreskuratuko du irekiera data, ordutegi eta edukierei dagokienez. Horrela, orain hasi eta abendura bitarte zabalik mantenduko da gunea, oporraldietan mendiko beste bi guneekin batera jarduerak ere egingo direlarik. Aurtengo berrikuntza azpimarragarriena da Donostiari begira erakusketan kanoi berri bat jarri dela ikusgai. XIX. mendeko itsas kanoi ingeles bat da, Aquariumen antzinako sarrera aurrean dauden bien antzekoa, eta orain arte Aste Nagusiari hasiera ematen zion kanoikada botatzeko erabili da.

Iaz Urgullera igo ziren zaharberritutako kanoiak eta Motako Gazteluaren inguruko zabalgunean kokatu ziren, guztira gaur egun mendian barreiatuta 36 pieza ikus daitezkeelarik. Erakusketan ere hainbat berrikuntza egin ziren, nagusiki testuak lau hizkuntzatan jartzea eta aldi baterako erakusketentzako gune bat egokitzea, Urgullen magalean erakusketarekin abiatu dena.

Gogoratu, bestalde, museoak Urgull mendia hobeto ezagutzeko URGULL app-a sortu zuela. Aplikazio hau, Cristina Enearen lankidetzarekin egindakoa, tresna aparta da Donostiako mendiaren ondare historiko eta naturala ezagutzeko. App-ak zailtasun gutxiko ibilbidea proposatzen du gaurdaino iritsi diren bide eta gotorlekuen egitura aurkezten duena. Gainera, espezie naturalei, begiratokiei eta museoaren bildumako argazki zaharrei buruzko azalpenak ere ematen ditu.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: