NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Literaktum 2021: 3.500 partaidekin itxi da jaialdia

  • Astelehena, 2021(e)ko Azaroa(r)en 22-(e)an

Literaktum, Donostiako literatura-jaialdia, azaroaren 8tik 21era egin da hiriko hainbat gunetan eta ekitaldietara jende asko erakarrita itxi du aurtengo edizioa, hots, segida eman dio azken urteotako gorakako bideari, 3.500 lagunek baino gehiagok hartu baitute parte proposamenetan.

Literatura eta memoria izan da jaialdiak aurten izan duen ardatz nagusia. Gai horren inguruan mintzatu dira bildutako idazle gehienak, memoriak literaturaren sorkuntza prozesuan duen garrantzia eta pisuaren inguruan dituzten iritziak argudiatuz. Literaktumen izan dira, besteak beste, Luis Landero, Leila Slimani, Borja Ortiz de Gondra, David Grossman, Marta Barone, Isabela Figueiredo, Jordi Amat edo Edurne Portela, memoriaren inguruan zer esan handia duten sortzaileetako batzuk.

Donostia Kulturak antolatutako Literaktum jaialdiak elkarlanen sare indartsuko gunea izaten jarraitzen du urtez urte; besteak beste, Kutxa Kultur, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola departamentua, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua, Martin Ugalde Kultur Parkea, UPV-EHU, Euskadiko Filmategia, eta Gipuzkoako liburu-denden Elkartea ere sare horren parte dira bai eta Euskal Herriko zein Espainiako hainbat argitaletxe ere.

Nabarmentzekoa ere izan da Literaktum Txikiak izan duen harrera, haurrentzako programazio bete-betea, non antzerkia, ipuin-kontalariak, musika eta lantegiak sartu baitira, eta edizioz edizio haziz baitoa asmoz eta eraginez.

 

Laburbilduz, literaturaren jai handi bat, Donostia "hitzen hiri" bihurtzen duena ia bi astez, goiburuak dioen bezala, eta berriro bisita daitekeena https://irratia.donostiakultura.eus/ URL-an eskura dauden podcast-en bitartez.

Informazio gehiago:

Literaktum 2021: Balantzea

www.literaktum.eus

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: