NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Sorian aurkitutako euskal sustraiko izenak dituzten hilarriak, San Telmo Museoan ikusgai

Sorian aurkitutako euskal sustraiko izenak dituzten hilarriak, San Telmo Museoan ikusgai

  • Osteguna, 2021(e)ko Azaroa(r)en 11-(e)an

2021eko azaroaren 12tik 2022ko urtarrilaren 16ra, sei hilarri izango dira ikusgai San Telmo Museoko klaustroan, Soriako Tierras Altasko eskualdean aurkitutako objektu arkeologikoetatik datozenak eta euskararekin lotutako inskripzioak dituztenak.

Idoubeda Oros egitasmoan diharduen Eduardo Alfarok aztertu ditu Soriako hilarri hauek. Sorian, 2019. urtean, erakusketa bat prestatu zuen Alfarok eta Donostiara etorri aurretik, Bergarako Laboratorium Museoan muntatu zen. Tamalez, pandemiak eragin nabarmena  izan zuen egitasmo hartan. Orain, lan hau San Telmon izango da ikusgai, 2022ko urtarrilaren 6ra arte, beste elementu batzuekin batera, hala nola Joakin Gorrotxategi irakasle eta euskaltzain urgazleak egindako azterketa linguistikoak eta Andrearriga hilarria, San Telmo Museoko bildumakoa.

Soriako Tierras Altasko eskualdean aurkitutako 40 hilarrietatik, 6 bildu dira erakusketarako, lagin adierazgarri gisa. Guztiak erromatar garaikoak dira, K.a. III. - I. mendekoak. Zazpigarrena, Andrearriaga (hau ere erromatar garaikoa K.a. II. - I. mendekoa) Baskoien iparraldeko Oiasso hirian du jatorria eta San Telmo Museoko bertako erakusketa iraunkorrean egoten da.

Aurkikuntzaren garrantzia

Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu. Inperioko lurralde gehienetan bezala, latinez idatzita daude, baina aldi berean bertako jendearen izen indigenak agertzen dira. Azken ikerketen arabera, hauetariko batzuk euskal-akitaniar antroponimiaren ikuspuntutik azal daitezke, euskararen historiarako garrantzitsuak diren aztarnak baskoiei zegozkien Ebro ibaiaz bestaldeko lurretan kokatuz.

Eskualde horretako jendearen jatorria, beraz, beren izen indigenetan islatzen da. Azken hamarkadetako aurkikuntzen aurretik, ezagunak ziren izen indigena urriak Soriako eta Ebro ibarreko ustezko hizkuntzekin lotzen ziren, hau da, zeltiberierarekin eta iberierarekin. Geroztik hona nabarmendu da ia ez dagoela zeltiberierazko izenik lurralde horretan, Numanziatik gertu egon arren; aldiz, askok egungo euskararen aurrekariak ziren akitanieraren eta baskoieraren ezaugarriak dituzte.

Jarduera zikloa

Erakusketarekin batera, abenduaren 4ra arte iraungo duen jarduera ziklo bat egingo da.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: