NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Emakume idazleen mundu bat: Anna Moï eta Tatiana Tibuleac

Anna MoÏ
  • Ostirala, 2021(e)ko Urria(r)en 29-(e)an

Azaroaren 3an eta 4an, San Telmo Museoan, Emakume Idazleen Mundu bat, XXXIII Nazioarteko Literatura Topaketa, egingo da. Luisa Etxenikek koordinatzen duen jaialdi honetan Anna Moï eta Tatiana Tibuleac egileek parte hartuko dute. Ekitaldiak iluntzeko 19:00etan hasiko dira. Doako sarrera librea izango dute edukiera bete arte.

Azaroaren 3an, asteazkena, Anna Moï idazlearen hitzaldia izango da; frantsesez, aldi bereko itzulpenarekin. Rosa Diego izango da moderatzailea.

Azaroaren 4an, osteguna, Tatiana Tibuleac idazleak hitzaldia errumanieraz eskainiko du aldi bereko itzulpenarekin. Slawka Grabowska arituko da moderatzailea lanetan.

Anna Moï Vietnamen jaio zen 1955ean eta frantsesez hezi zuten umetatik. Gerratik ihesi, hemezortzi urte zituenean Frantzian gelditu zen eta hogei urte pasa ziren Vietnamera bueltatu aurretik. Bere haurtzaroko herrialdearekiko konfrontaziotik sortua da bere idatzizko lana (frantsesez). Argitaratu zituen lehenengo testuak kontakizun poetikoak izan ziren, Parfum de pagode izenburupean. Riz noir (Zeta beltza) eleberriak, idazlea eta bi gerrak zigortutako bere herrialdea batzen dituen lotura organikoa erakusten du. Gaur egun hamabi lan inguru ditu argitaratuta: kontakizunak, eleberriak, saiakera poetikoak. Bere azken eleberriak, Le venin du papillon, Littérature-Monde saria lortu du.

Tatiana Tîbuleac 1978an jaio zen Chisinau-en, Moldaviako Errepublikan, eta nazionalitate moldaviarra eta errumaniarra ditu. Kazetaritzako ikasketak egin zituen, eta 1995ean egin zen ezagun, Flux egunkarian True Stories zutabea idazten zuenean. 1999an Chisinauko PRO TV-ko taldera batu zen berriemaile, editore eta albistegietako aurkezle gisa. Horrez gain, UNICEFentzat lan egin zuen Moldavian. Parisen bizi da 2008az geroztik.

2014an estreinatu zen idazle gisa, Fabule Moderne izeneko kontakizun laburren bilduma argitaratu zuenean, Chisinauko Urma Ta argitaletxearen eskutik. 2017an bere lehenengo eleberria argitaratu zuen: Vara în care mama a avut ochii verzi (Nire amak begi berdeak izan zituen uda), Cartier argitaletxearen eskutik. Moldaviako Idazleen Elkartearen saria, Bukaresteko Observator Cultural literatur aldizkariaren saria eta Iași-ko FILIT jaialdiko Lyceum saria irabazi zituen. Frantsesera, gaztelerara eta alemanera itzuli da eleberria. Espainian, liburu-saltzaileek gomendatutako literatur lanei emandako saria lortu zuen 2020an, fikzioaren kategorian. Grădina de sticlă (Kristalezko lorategia) bere bigarren eleberria da eta Europar Batasuneko Literatur Saria irabazi zuen 2019an.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: