NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Museoak bere alpargata bildumari so egiten dio Urtaro programan

San Telmoko abarketa / Morella Muñoz Tebar
  • Asteazkena, 2012(e)ko Ekaina(r)en 06-(e)an

San Telmo Museoko alpargata bilduma, ehun urtetik gorako historia duena, izango da Urtaro programaren edizio berriaren protagonista, bere bildumak eta erakusketa iraunkorreko atalak ezagutarazteko martxan jarritakoa.

Ikerfolkeko ehungintza atalaren arduradunak, Ane Albisuk, "La Primitiva Azcoitiana" lantegian eskuz egindako alpargata bilduma honen inguruan egindako aurkikuntzak aurkeztuko ditu, bai eta XX. mendeko lehen erdian egiten zen erabilerarena. "Abarketak, alpargatak, espartiñak" tituluarekin eskainiko du Albisuk hitzaldia bihar goi klaustroan, abarketa bildumaren aldamenean. Hitzaldia euskaraz izango da eta 19:30etan hasiko da.

Urtaro programan ohikoa denez, haurrei zuzendutako jarduera bat ere burutuko da, kasu honetan nork bere alpargatak diseinatzeko tailerra. Larunbatean izango da, 17:00etan, eguraldi onarekin Zuloaga plazan eta txarrarekin museoko Hezkuntza tailerrean.

Informazio gehiago hemen

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: