NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Museoa, Europako Ondarearen Jardunaldietan

Jardunaldien aurkezpeneko irudia
  • Asteazkena, 2021(e)ko Iraila(r)en 15-(e)an

San Telmo Museoak parte hartuko du Ondarearen Europako Jardunaldien aurtengo edizioan ere, publiko ezberdinei zuzendutako bisita gidatu, tailer eta hitzaldiekin.

 «Guztion ondarea, denok parte! Ondare irisgarri eta inklusiboa» lelopean egingo diren jardunaldi hauetan ehun bat jarduera eta ekitaldi izango dira Gipuzkoako 31 udalerritan. 70 erakunde desberdin dira antolatzaile, tartean museoak, elkarteak, gizarte kolektiboak eta baita partikularrak ere. Programa irailean hasi da eta azaroaren bukaeran amaituko da.

2021eko edizioaren jarduerek ondarearen irisgarritasunean eta inklusioan jartzen dute arreta, kulturaren irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko helburuarekin. Gehienak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da.

San Telmo Museoak antolatutakoen artean, besteak beste, Arte ukitu bat tailerra, Gorputz korapiloak museoaren tailer klasikoaren bertsio berri bat eta Museo erraza bisita azpimarra ditzakegu, Bidaiarik luzeena erakusketako haur eta familientzako bisitez gain edota Zure memoria, gure oroimena belaunaldi arteko tailerraz gain.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak bultzatzen ditu eta Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko foru aldundiak elkarlanean aritu dira Eusko Jaurlaritzarekin, jardunaldiek Euskadi osoan duten eragina indartzeko, ahaleginak optimizatzeko eta esperientziak trukatzeko.

Gipuzkoako ekitaldien nondik norakoak eskuragarri daude Gipuzkoa Kultura webgunean, eta baita kultur etxeetan eta museoetan eskuragarri dagoen jardueren paperezko katalogoan ere. PDF formatu irisgarri batean ere egongo da eskuragarri, irailaren 20tik aurrera, Gipuzkoa Kulturaren web orrian bertan. Era berean, Euskadin egingo diren programa guztiak honako web orri honetan kontsultatu ahal izango dira.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: