NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Zer egin Donostian abuztuaren 16tik 22ra

Óscar Terol
  • Astelehena, 2021(e)ko Abuztua(r)en 16-(e)an

Abuztuko  hirugarren astean murgilduta, hona hemen Donostia Kulturak prestatu duen hainbat ekitaldiren berri: antzerkia, musika, zinema, Abuztua Donostian, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Esteka guztiak lotura honetan: Donostian abuztuaren 16tik 22ra.

ANTZERKIA

Bi antzezlan helduentzat astean zehar.

Por comentarlo bakarrizketa taularatuko du Óscar Terolek asteartetik igandera, 17tik 22ra, Antzoki Zaharrean iluntzeko 20:00etan. Terolek umoretik ekiten dio gaur egungoak aztertzeari.

Asteazkenetik igandera, 18tik 22ra, Por los pelos komedia ekarriko digu Valentziatik L´Om Imprebís konpainiak Victoria Eugeniara. Bost funtzio egingo ditu. Polizia-komedia bat, barrez lehertzeko modukoa; hilketa bat, lau susmagarri eta bi polizia ile-apaindegi batean giltzapetuta.

MUSIKA

Aurrera jarraitzen du Musika Hamabostaldiak ere. Azpimarratzeko modukoa da asteartean Lucía Lacarra eta Matthew Golding-en Fordlandia izango dugula Victoria Eugenian 19:30etan.

Gaur bertan, hilak 16, Antzinako musika zikloan, Cappela Marianaren emanaldia iluntzeko 19:30etan San Telmo Museoan. 18an, asteazkenean, Ganbera musikaren zikloaren txanda da museoan bertan: Stephen Hough pianista.

Museoan, baina larunbatean, Elkano eta itsasoa kontzertua eskainiko du Lumik (Nahia Zubeldia eta Manu Matthysi).

Dkluba zirkuituak kontzertu bakarra du aste honetan, eta Dabadaban izango da ostiralean, hilak 20: Cabiria + Lucía Tacchetti (pop, electropop).

ZINEMA

Nosferatu 2021ean Buñueli eskaintzen ari zaion zikloan hiru film ikusteko parada izango dugu astean zehar Tabakaleran. Zikloak atseden hartuko du ondoren eta urriaren 6an bueltako da.

Abuztuaren 19an, Corazón verde (A New Leaf, 1971), Elaine May zuzendariarena. Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

20an, berriz, The Young One (1960). Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak euskaraz.

Amaitzeko, hilaren 21ean El rompecorazones (The Heartbreak Kid, 1972), Elaine May zinemagilearena. Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

ABUZTUA DONOSTIAN
Donostia Festak-en eskutik Abuztua Donostian egitaraua dugu hilabetean zehar. Webgunean bertan egunez eguneko zein atalka kontsultatu dezakezue programazioa.

Hona hemen hainbat aukera: Ibilbide erraldoia doako proposamena prestatu du San Telmo Museoak familientzat, eta Altzoko Handiaren txokoa zein klaustroko zortzi erraldoiak ikusi ahalko da irailaren 12ra arte, 10:00-18:30, asteartetik igandera; musikazinema eta antzerki emanaldiak kalean; haurrentzako emanaldiak eta abar.

ETA GAINERA...

San Telmo Museoan eta Okendo, Ernest Lluch, Tomasene zein Aiete kultur etxeetan erakusketak ditugu, haurrentzako emanaldiak Urgull eta Aieten, Elkano. Lehen mundu bira (2019) filmaren proiekzioa ostegunean 19:00etan San Telmon....

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: