NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Musika Hamabostaldiak Xabier Erkiziaren soinu lan bat eman dio dohaintzan San Telmo Museoari

Musika Hamabostaldiak Xabier Erkiziaren soinu lan bat eman dio dohaintzan San Telmo Museoari

  • Asteartea, 2021(e)ko Uztaila(r)en 27-(e)an

San Telmo Museoak eta Musika Hamabostaldiak hitzarmen bat sinatu dute, jaialdiaren programazioaren baitan museoan musika-jarduerak antolatzeko lankidetza ezartzeko eta bideratzeko. Urtero San Telmo Museoan eskainiko den kontzertu, hitzaldi edo bestelako jarduera sorta adostuko da, kultur sustapena bultzatzeko, udako eskaintza aberasteko eta artista gazteei laguntzeko. Gainera, hitzarmenean jasotzen denez, urtero, jaialdiak obra baten dohaintza egingo dio museoari, aldez aurretik adostuta, eta bere bildumaren parte izatera pasako dena.

Hitzarmena sinatu den urte honetan, Musika Hamabostaldiak Donostiako Cibrián Galeriari erositako Xabier Erkiziaren ikus-entzunezko instalazioa eman dio dohaintzan museoari: Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak. (2016-2020). Instalazioa: Bideoproiekzioa, oihala, soinua. 60’

Obra museoko ekitaldi aretoan egongo da ikusgai, abuztuaren 3tik 31ra; asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara, doako sarrerarekin.

Egilearen hitzetan, “ibai baten jatorriari buruzko sozialki nahiz kulturalki onartzen ditugun hainbat ulerkeraren inguruan egindako ikerketa prozesu baten ondorio da instalazio hau. Kasu jakin honetan, lanak Urumea ibaia hartzen du hizpide, Gipuzkoako ipar-ekialdea buruz buru gurutzatzen duen ibaia, Basakabiko gainetik hasi, Ezkurra eta Leitza artean (Nafarroa), Donostian, Gipuzkoako  hiriburuan, itsasoratzen den arte. Lan honek Urumea ibaia zeharkatzen duten zubi guztietan egindako soinu grabaketak erabiltzen ditu langai nagusi gisa. Ondorioz, artelanak oinarri duen artxiboa, minutu luzeko laginekin osatuta dago, eta hauetako bakoitzak soinuzko bibrazioak jasotzen ditu (zubien azpiegituran edo zubien barruan egindakoak). Grabaketa hauen bidez zubi hauek jasaten duten trafikoa eta aktibitateak agertzen dira, kokatzen diren guneetan duten garrantzi arkitektonikoa agerian utziz. Soinu jasoketa honen bidez eta honi zubien izenei buruzko ikerketa sakon bat gehituz, artelan honek paisaiaren nozioaren natura bera zalantzan jartzen du, paisaiaren ikuspegi esperimental bat praktikan jarriz.”



baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: