NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Ezbaikaria mintegia burutuko da uztailaren 7tik 10era San Telmo Museoan eta Tabakaleran

Ezbaikaria mintegia burutuko da uztailaren 7tik 10era San Telmo Museoan eta Tabakaleran

  • Asteazkena, 2021(e)ko Ekaina(r)en 30-(e)an

Mintegi hau Tabakaleratik bultzaturiko Komunikazio-Inkomunikazio erakusketaren aterkipean egin da. Erakusketak Mikel Laboa (1934-2008) euskal kantautorearen Lekeitioak lana du oinarri, eta lan esparru ezberdinen gurutzaketa proposatzen du, komunikazio-inkomunikazio binomiotik abiatuta. Izan ere, herri kultura eta abangoardien arteko banaketa gainditu eta iraupen luze eta askotarikoak diren kezka formal eta bihurketak azalarazten dituzten artefaktuak baitira Lekeitioak: tradizioaren eta tradukzioaren arteko jolasa, soinu- eta musika-erregistro askoren arteko nahasketa (muntaiaren gisako abangoardiako prozeduren bidez), edo hizkuntzaren eta keinuen bihurduren azterketa.

Iada mende erdia baino gehiago igaro da Ez dok Amairuko kideek Baga, biga, higa... Sentikaria izeneko ekimena aurkeztu zutenetik. Izenondoa Joxean Artzek jarri omen zion, ikus-entzuleen “sentimenduan” eragitea zuelako xede ikuskizunak.

Ezbaikaria ikuskizuna baino, entzunkizuna dela esango genuk  . Arrazoia eta gogo-bizia (arrazoiketa) aurrez aurre ipini nahi dituen eztabaida eta kritikarako lekua. Komunikazioak estatus sakratua hartu du hainbat eremutan. Pertsonen eta herrien arteko topaketaren gailurra, hezkuntzaren funtsa eta demokrazian parte hartzeko bitarteko egokia dela esaten da. Baina komunikazioa ez da hizkuntzarekin nahastu behar. Gardentasun egarri aseezin batetik harago doa, asko baitira hizkuntzan ezagutzen ez ditugun gauzak. Beraz, hizkuntzaren entzumenak beti engainatzen dituen ideiei gerra deklaratzetik hastea komeni da, gutxi baitira ikuspegi kritikoa eraikitzeko bidean aurki daitezkeen ziurtasunak.

Ezbaikariak arrazoi argiko autobide irristakorren ordez zalantzaz betetako bidezidorrak jartzeko eskatu du. Bere gerra askatu nahi du. Eta entzun agurearen zuhurtzia, gaztearen herra, kantuaren errima, artistaren gehiegikeria eta astoaren irrintzia.

Lekeitio eta Gernika. Hitza eta hotsa. Komunikazioa eta inkomunikazio. Herrikoia eta elitista. Ni eta denak. Hizkuntzaren gerrak kontaezinak dira. Ezbaikariaren lehen edizio honek horietako batzuetan murgiltzera gonbidatzen gaitu.

Ezbaikaria mintegia, uztailaren 7tik 10era izango da San Telmo Museoan eta Tabakaleran, doako sarrerarekin.

Ikusi hemen egitarau osoa

  • Jarduera presentzialetarako lekua erreserbatu behar da. Epea zabalik dago bi erakundeen webguneetan.
  • Saio guztiak internet bidez jarraitu ahal izango dira hala San Telmoren nola Tabakaleraren webguneetan.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: