NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

"Urgull ezagutu mendi ibilbideak": ostiralero uztaila eta abuztuan

Urgull ezagutu mendi ibilbideak
  • Osteguna, 2021(e)ko Ekaina(r)en 24-(e)an

San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.  Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.

Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.

5 urtetik gorako haurrentzako jarduerak dira eta hauxe egitaraua:

  • Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa
  • Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria
  • Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila
  • Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa
  • Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa
  • Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria
  • Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila
  • Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa

Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.

Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!

Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: