NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2021eko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder
  • Astelehena, 2021(e)ko Ekaina(r)en 21-(e)an

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 23tik irailaren 5era izango da, biak barne.

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoak betiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegia asteartetik ostiralera egongo da zabalik uztaila eta abuztuan, 10:00-14:00. Astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-20:00 (abuztuaren 17an izan ezik).

Urgulleko Historiaren Etxea: irailaren 11ra arte egongo da zabalik, egunero 11:30-19:00. Iraileko lehen igandean itxita egongo da, estropadak direla eta.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.

Antzoki Zaharreko leihatila: itxita egongo da uztailaren 5etik 9ra eta uztailaren 11tik abuztuaren 1era. Gainerakoan ohiko ordutegia egunero: 11:30-13:30. Ikuskizun egunetan arratsaldez ere bai: 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Goian aipatu bezala, udako ordutegia ekainaren 23etik irailaren 5era arte egongo da indarrean.

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera eta igandeetan, 10:00-14:00; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Astelehenetan eta uztailaren 31n, itxita. Abuztuaren 14ean eta 21ean: 10:00-14:00.

Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30. Abuztuan liburutegia itxi egingo da.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan (Tomasene soilik zabalduko da), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 31n, itxita. Abuztuaren 14tik 21era (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Casares itxita egongo da abuztuan zehar.

Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 31n, itxita. Abuztuaren 14tik 21era (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztailaren 1etik irailaren 10era, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.

Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; astelehenetan arratsaldez ere zabalik, abuztuaren 16an izan ezik: 16:00-19:00. Uztailaren 1etik irailaren 10era, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira.

Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Abuztuan itxita egongo da.

Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; ekainaren 30etik aurrera, asteazkenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 31n, itxita. Abuztuaren 14tik 21era (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbetón, 25): astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; abuztuaren 17an (Aste Nagusia) izan ezik, astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00.

Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; uztailaren 1etik, ostegun arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; ekainaren 30etik aurrera, asteazken arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 31n, itxita. Abuztuaren 14tik 21era (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egunero zabalik, astelehenetik igandera, 16:00-20:00.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: