NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Bazterrekoen irudiak erakusketaren azken astea

Deabrua. XVIII.m. (Anonimoa)
  • Asteartea, 2012(e)ko Maiatza(r)en 22-(e)an

8.500 pertsona inguru pasa dira dagoeneko "Bazterrekoen irudiak: ikuspegi erlijiosotik begira" erakusketa ikustera San Telmo Museoan. Erakusketa bere azken astean sartu da orain, San Telmo Museoan maiatzaren 27ra bitartean bisitatu ahal izango delarik, ohiko ordutegian: asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira erakusketak Valladolideko Museo Nacional de Escultura-tik datozen deboziozko 34 pieza biltzen ditu, guztiak denbora eta geografia esparru zehatz batekoak: Aro Modernoko Espainiakoak, hau da, XVI. mende hasieratik XVIII. mende erdira bitartekoak. Hobeto ulertzeko, lanak lau ataletan banatu dira -Moldakaitzak munduarentzat, Kainen arrastoa, Fuga Mundi eta Emakumeen bizitzak-, bisitariari baztertzeari buruzko ikuspegi orokorra emango diotenak, historiarik gabekoen historiari buruzkoa.

Erakusketaren diskurtsoari, San Telmon, modu dispertsoan ikus daitezkeen Arte Ederretako aretoetako beste 11 pieza gehitu zaizkio, guztiak bazterrekoen sortaren parte zergatik diren azaltzen duen informazioarekin.

Gainera, maiatzaren 26an (larunbata), museoak erakusketara doako bisita gidatua eskainiko du (sarrera aparte erosita). Euskarazko bisita 17:00etan hasiko da eta gaztelerazkoa 18:30tan, 90 minutu inguruko iraupenarekin.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: