NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Urgull mendiaz gozatzeko eskaintza zabala egongo da uda honetan

  • Asteazkena, 2021(e)ko Ekaina(r)en 09-(e)an

San Telmo Museoak azken hilabeteetan klaustroan izan dituen kanoiak igo ditu gaur museotik Urgullera, Motako gazteluaren zabalgunera. Horiek dira Urgull mendia udara begira prestatzeko azken ukituak. Kanoiak mendian kokatzearekin batera museoak horien inguruko informazioa argitaratu du webgunean eta hitzaldia eta joko bat ere antolatu ditu, herritarren eskura jarriz hiriko ondarearen eta historiaren ezagutza.

Gainera, aurten, iaz ez bezala, Urgull mendiko hiru zentroak zabalik egongo dira udan eta haurrentzako jarduerak eskainiko dituzte: Historiaren Etxeak ekainaren 18an zabalduko ditu ateak; Natur Txokoak eta Liburutegiak, berriz, uztailaren 1ean.

Museoaren bildumako kanoiak

San Telmo Museoaren artilleriako bildumak 48 kanoi dauzka, horietako 36 Urgull mendian zehar barreiatuak daude, gaur Urgullen jarritakoak kontuan hartuta: 4 mendian zehar, 16 Motako gazteluaren kanpoaldeko zabalgunean, 13 Historiaren Etxean, 1 San Telmo Museoan eta 2 Aquariumen.

Horien inguruko ezagutza ahalbidetzeko museoak bildumaren inguruko informazioa herritarren eskura jarri du webgunean, piezen jatorria, ezaugarri nagusiak eta kokapena azalduz. Bertan aipatzen dira XV. mendeko bonbarda, Rosita kanoia (XVI. mendeko bonbarda), sakrea, Aquariumeko brontzezko kanoiak, Saint Chaumond kanoiak, burnizkoak, ontzietakoak, irozoriak eta oinarriak.

Horrez gain bildumara gerturatzeko hainbat aukera egongo da udan:

Urgulleko guneak

Pandemiaren ondorioz itxita egon ondoren, Urgull mendiko hiru zentroek ateak zabalduko dituzte uda honetan: Historiaren Etxea ekainaren 18tik aurrera egongo da zabalik; Natur Txokoa eta Liburutegia, aldiz, uztailaren 1etik aurrera.

Gainera, hirurek haurrei zuzendutako jarduera eskaintza errekuperatuko dute aurten, beti ere egoerari egokituta: edukierak murriztuko dira eta jarduera guztietarako izen-ematea beharrezkoa izango da. Bakoitzak astean behin eskainiko ditu, euskaraz eta 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta.

Urgull mendia ezagutzeko beste era bat: app-a

Urgull mendia bertako eta kanpotarrentzat leku ezaguna den arren, mendiko txokoek gordetzen dituzten historia eta natura ezaugarriak ez dira hain ezagunak. Horregatik kaleratu zuen Urgull izeneko doako aplikazioa San Telmo Museoak Cristina Enea Fundazioaren lankidetzarekin.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: