NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Hondalearen sortze-prozesua, San Telmo Museoan ekainaren 3tik

  • Osteguna, 2021(e)ko Ekaina(r)en 03-(e)an

Ekainaren 3tik aurrera, San Telmo Museoko Laborategiak erakusketa bat aurkeztuko du, Donostiako Udalak Cristina Iglesias artistari eskatutako Hondalea eskultura publiko berriaren sortze-prozesua ezagutzera emateko. Erakusketa hau irailaren 26ra arte egongo da ikusgai, Laborategian, doako sarrerarekin.

Euskal kostaldearen geologia bereizgarrian inspiratua, Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxearen barnealdea eraldatu du; zaharberritu ondoren, Hondalea (itsas leizea) izeneko ingurune eskultoriko zirraragarri bat bilakatu du.

Proiektuaren garapenean zehar sortutako hainbat elementuren bidez, erakusketak Cristina Iglesiasen eskultura publiko berri honen ideia nagusietako batzuk eta sortze-prozesua azaltzen ditu. Artistaren hainbat lan izango dira ikusgai: prestaketa-marrazkiak, kobre gainean sortutako pieza berriak, paper gaineko lanak, eskultura bat eta hiritik uhartera egindako bidaia gogorarazten duen bideo bat, Hondalea (Guided Tour VII), Cristina Iglesiasek eta Asier Altunak zuzendutakoa.

Itsasargiaren etxe hustuaren barruan hondeatua, kostaldeen geologia eta uhartea inguratzen duten ur harroak hartzen ditu barnean. Bat egindako estratu geologikoek eta uraren sekuentziek sakoneko denboraren esperientzia bizitzera eramaten dute bisitaria.

Hondaleak hiriaren eta itsasoaren arteko kontenplazio-gune bihurtzen du leku adierazgarri bat. Espazio publiko bat jartzen du balioan sarraldi kontrolatu bat eginda eta, gainera, hiriaren beste ikuspegi bat eskaintzen du. Interbentzio honek babesleku gisa, topaleku gisa ekartzen du gogora artearen ideia, eta kausa ekologikoen eta ozeanoen kontserbazioaren defentsaren sinbolo bihurtzen du.


baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: