NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmo Museoak bere erakusketa iraunkorraren bisitatzeko app-a prestatu du

San Telmo Museoak bere erakusketa iraunkorraren bisitatzeko app-a prestatu du

  • Osteguna, 2021(e)ko Maiatza(r)en 13-(e)an

Iaz arte museoak bisitarien esku jartzen zituen audiogidak pandemiaren ondorioz ezin direnez erabili, San Telmo Museoak bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko baliabide berri bat prestatu du eta app gisa eskaintzen du Android eta iOS erabiltzaileentzako dohainik.

Dagoeneko eskuragarri dago Donostiako Alambre enpresarekin garatutako produktua, eta erakusketa iraunkorrean zehar ibilbidea egiteko erabili nahi den denboraren arabera bi aukera daude. Ibilbide luzeak bisitaria erakusketa iraunkorrean sakonki murgiltzen du bi ordu inguruko iraupena duen proposamenarekin, eta ibilbide laburrak, ordubete inguruko iraupenarekin, ikuspegi orokorragoa ematen du, lehenengoaren interes puntuen aukeraketa bat bilduta.

Aplikazioan irudiak eta testuak erabiltzen dira, eta baita audiogida bat, mapa interaktiboa eta informazio praktikoa.

Bi modutara erabil daiteke baliabide berri hau: batetik,norberaren gailuan app-aren deskarga egin eta hortik aurrera konexiorik gabe egin bisita; bestetik, ezer instalatu gabe puntu bakoitzean jarritako QR kodearen bitartez informazioa ikusteko konektatuz. Edozein modutan ere, doakoa da aplikazioa jasitea eta erabiltzea, eta lau hizkuntzatan dago eskuragarri: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta inglesez.

STM gida-app-EU-03 Alambre Estudio

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: