NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Museoen Eguna ospatuko dugu San Telmon maiatzaren 18, 22 eta 23an

  • Osteguna, 2021(e)ko Maiatza(r)en 13-(e)an

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta aurtengo leloa Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrimajinatzea da. Helburua da museoek Covid-19aren aurrean berreskurapenaren bultzatzaile gisa duten eginkizuna aldarrikatzea eta museoek gure gizarteetan duten etorkizuna berrirudikatzea.

Ospakizunekin bat eginez, museoak ekitaldi bereziak antolatu ditu Museoen Eguna ospatzeko. Maiatzaren 18an (asteartea), 22an (larunbata) eta 23an (igandea) sarrera doakoa izango da.

Egun horietan Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketa ikusteko azken aukera izango da, hilaren 23an bukatuko da eta. Era berean, museoko erakusketa iraunkorrean berritasunak ikusteko aukera izango da, besteak beste, "Euskal Artearen 100 urte" aretoan txertatutako piezak: Jorge Oteizaren Pietaterako estudioa, Néstor Basterretxearen 7 pintura eta Mari Paz Jiménezen "Bi belaunaulki" obra. Gainera ikusgai egongo da San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak museoari dohaintzan emandako Andrés Nagelen obra.

Bestalde, San Telmo musikaz beteko da egitarau zabalari esker. Hala, Francesca di Nicolaren harpa konztertua, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen emanaldiak museoan zehar eta Donostiako Udal Txistulari Bandaren kontzertua izango dira museoan. Gainera, familientzako ikuskizuna ere izango da Patxi Zubizarreta, Peio Ramirez eta Mintxo Cemillánen eskutik.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira eta edukiera mugatua izango dute. Museoaren webgunearen bidez lekua erreserbatu beharko da; hori egiteko epea zabalik dago.

Maiatzaren 18ko egitaraua

Maiatzaren 22 eta 23ko egitaraua

 

... eta, gainera, museoaren erakusketa iraunkorrean murgiltzeko app berria!

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: