NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Oier Iruretagoiena, Artea abian egitasmoko artista 2021ean

Cold Ears, 2018. O. Iruretagoiena. Argazkia: Daniel Mera
  • Astelehena, 2021(e)ko Maiatza(r)en 10-(e)an

Oier Iruretagoiena errenteriarra izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, lehen edizioan Nagore Amenabarrok parte hartu ondoren. Urrian inauguratuko da bere lanekin osatutako erakusketa museoko Laborategian.

Ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean erakusketa indibiduala egitea erraztea da. Ekimen honek arte plastikoen eta arte bisualen testuinguruan dagoen behar bati erantzuten dio, hau da, artistentzako erakusketa espazioak eta aukerak inplementatzeari. Proposamenak Gipuzkoako panorama artistikoan dagoen hutsune bati erantzuna eman nahi dio, bi erakundeen ahaleginak batuz, San Telmo Museoak eta Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak 1970eko eta laurogeiko hamarkadetan egin zuten erakusketa eremuko lankidetzari berriro helduz.

Artea Abian proiektuak San Telmo Museoak urtero Laborategi Aretoan egin beharreko erakusketa bat egitea dakar, ahal dela artista batena, lan metodoei eta baliabideei dagokienez ingurune profesionalizatua eskainiz. Asmoa da erakusketa hau, aurretik eta ondoren guztiz ezberdinak izango diren beste batzuek inguratuko dutena, beste edozein erakusketa gisa tratatzea; bai azaldutakoaren kalitateari dagokionez, bai haren dimentsio ekonomikoari dagokionez, bai museoaren programazio orokorrean eta kanpo komunikazioan izango duen eraginari dagokionez.

Erakusketarekin batera, gainera, katalogo bat argitaratuko da, elementu garrantzitsua zabalkunde tresna delako.

Oier Iruretagoiena

Oier Iruretagoiena (Errenteria, Gipuzkoa, 1988) musika esperimentalean hasi zen, eta gero beste formatu batzuetara zabaldu du bere lan esparrua, hala nola, eskulturara eta testura. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 2011n, eta 2018an Bruselako WIELS egoitzen programa osatu zuen. Bilboko Carreras Mugica galerian (2019 eta 2015), Bartzelonako Halfhouse espazioan (2014) eta Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean (2011) egin ditu erakusketak, besteak beste. Duela gutxi erakusketa kolektibo hauetan ere parte hartu du: "Generación 2020" La Casa Encendida (Madril, 2020), David Bestuék Halfhousen (Bartzelona, 2018) komisariatutako erakusketa, "Bi Dos Two" Azkuna Zentroan (Bilbo, 2018), "Cale, cale, cale! Caale!!!", Tabakaleran (Donostia, 2017);"Otzan", Elba Benítez galerian (Madril, 2016), eta Consonniko "LaPublika"saioan (2016). Era berean, 2010etik 2020ra Bilboko Le Larraskito Klubeko koordinatzaileetako bat izan zen, eta 2020tik Berria egunkariko zutabegilea da.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: