NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Euskal artearen aretoan aldaketak, San Telmo Museoan

  • Asteartea, 2021(e)ko Maiatza(r)en 04-(e)an

Azken egunotan San Telmo Museoko erakusketa iraunkorreko “Euskal Artearen 100 urte” aretoan berrikuntzak egin ditugu. Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea eta Mari Paz Jiménez-en lan berriak jarri ditugu ikusgai, erakusketa iraunkorra bizia izateko eta aberasten joateko asmoari jarraiki

GAUR taldearen lanak biltzen dituen espazioan egin ditugu aldaketa huek gehien bat. Horrela, orain, Oteizaren lanak erakusten diren espazioan, Pietatearentzako estudioa izeneko pieza jarri dugu ikusgai. Pieza hau oso esanguratsua da, Arantzazuko Pietaterako eginiko estudioa baita. Zenbakitu gabeko hiru aleren bigarren edizioa da, bi material desberdinetan galdatua. 1992-1996 urteetan egin zuen, 1969ko FMJO CR 00053 igeltsutik abiatuta. Obra hau depositoan jaso dugu.

Atal honetan bertan, Nestor Basterretxearen zazpi margolan jarri ditugu ikusgai, guztiak ere oso azpimarragarriak. Izan ere, horietako bat gutxienez GAUR taldearen inaugurazio erakusketan egon baitzen, Barandiaran galerian. Lan multzo hau Basterretxea familiaren gordailua da, eta San Telmon artista honen eskulturari gehitzen zaio erakusketa iraunkorrean. Ekainean, gainera, margo hauetako bati buruz, Izenbururik gabe (1966) lanari buruz, arituko da Peio Aguirre Superficies pictóricas en la obra de Nestor Basterretxea hitzaldian, Barne begiradak zikloan -erakusketa iraunkorreko Arte Ederren atalean sakontzeko sortutakoa-.

GAUR taldeari eskainitako espazioan egindako aldaketez gain, aipagarria da ere Mari Paz Jiménez artistaren Bi belaunaulkiak koadroa jarri dugula. Lan hau San Telmoren erosketa bat da, egun museoan jorratzen ari garen ardatzetako batekin lotuta dagoena, emakume artisten obra gehitzea gure bildumetara eta erakusketara, azaroan inauguratuko dugun Baginen, Bagara erakusketaren harira.

Bihar bertan, gainera, maiatzak 5, Jiménezen Bi belaunaulki lanaren inguruan arituko da Ane Lekuona Mariscal Mari Paz Jiménez, bide-erakusle hitzaldian. Ikuspuntu feminista batetik Mari Paz Jiménez (1909-1975) margolariaren ibilbidea birpasatuko du hizlariak. Oro har, artistaren obrek, baita bere ekintzek ere barneratzen zuten transgresioan jarriko du arreta. Hitzaldia euskaraz burutuko da, 19:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da, webgunearen bitartez lekua erreserbatuta. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da museoaren webgunean.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: