NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Nahi dugun hiria, Donostia 2030 hitzaldi zikloaren ardatza

  • Astelehena, 2021(e)ko Apirila(r)en 12-(e)an

San Telmo Museoak eta Estrategia Bulegoak antolatuta, apirila eta ekaina bitartean Donostia 2030 zikloa egingo da, Donostiaren egoera eta erronkak aztertuko dituena datorren hamarkadari begira. Abiapuntua Urgullen magalean erakusketa da. Ikuspegi garaikidea emango dio zikloak, eta hainbat jardunalditan hiriko eremu estrategiko nagusietako batzuk xehatuko dira.

Apirilaren 15etik ekainaren 8ra bitartean egingo diren zortzi saioetan, hainbat arlotan adituak diren pertsonek gure hiriaren egungo egoera aztertuko dute, eta ikuspegi soziologiko, urbanistiko eta politikotik aurkezten diren erronkak planteatuko dituzte, etorkizunerako proiektatu nahi dugun hiri-ereduari buruz eztabaidatzeko: zein dira gure hiriak hurrengo hamarkadan izango dituen erronka nagusiak? Eta Donostia 2030en helburu estrategikoak? Zer zutabetan oinarrituko da etorkizuneko hiri-estrategia?

Zikloa osatzen duten hitzaldietako lehenak gai horiei eta beste batzuei erantzuna emango die, eta 2030erako Donostiarako landu beharreko hiri eredua aurreratuko du. Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariaren ardurapean egongo da eta Eneko Goia alkateak inauguratuko du. Lehen hitzaldi hau hiriko eremu estrategiko nagusietako batzuk jorratuko dituen ziklo baten abiapuntua izango da.

Saio guztiak museoan izango dira, 18:00etan, eta doako sarrerarekin; aldez aurretik izena eman beharko da webgunean. Museoko youtube kanalaren bidez ere zuzenean ikusteko aukera izango da.

Jaitsi Donostia 2030 zikloaren eskuorria (PDF)

Egitaraua, egunez egun:

 

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: