NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Albisteak

"Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia" erakusketa aurkeztu du San Telmo Museoak

  • Asteartea, 2018(e)ko Abendua(r)en 04-(e)an

San Telmo Museoak Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia erakusketa aurkeztu du gaur, Oier Etxeberriaren proiektua. Erakusketa museoko Laborategian dago ikusgai, gaurtik, abenduak 4, 2019ko otsailaren 24ra arte, doako sarrerarekin.

San Telmo Museoak "Museoko Txokoak" antolatu ditu familientzako abenduko zubian

  • Astelehena, 2018(e)ko Abendua(r)en 03-(e)an

Abenduaren 6tik 9ra, museoko lau puntutan, jolas ezberdinekin prestatutako txokoak egongo dira erabilgarri eta 17:00etatik 20:00etara etortzen diren familiek sarrera doan izango dute.

Donosti Ereskik “Azken mendeetako gipuzkoar gregorianoa” disko-liburua aurkeztu du San Telmo Museoan

  • Osteguna, 2018(e)ko Azaroa(r)en 29-(e)an

Donosti Ereski Elkarteko Gregoriar Scholak Azken mendeetako gipuzkoar gregorianoa disko-liburua kaleratu du eta abenduaren 28an kontzertua eskainiko dute San Telmo Museoan.

Feminismoak teknologia berrien diseinuan duen lekua aztertzeko jardunaldiak, San Telmo Museoan

  • Astelehena, 2018(e)ko Azaroa(r)en 26-(e)an

Azaroaren 28an eta 29an “Feminismoa eta Robotika” jardunaldiak izango dira San Telmo Museoak eta Jakiundek antolatuak. Jakiundeko kide Javier Echeverríak koordinatutako jardunaldietan hitzaldi bana eskainiko dute Humberto Bustincek eta Remedios Zafrak, feminismoak teknologia berrien eta robotik...

“Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak” erakusketa berria, azaroaren 24tik aurrera

  • Ostirala, 2018(e)ko Azaroa(r)en 23-(e)an

Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketa aurkeztu da gaur, San Telmo Museoak eta Museo Nacional de Esculturak (Valladolid) elkarrekin ekoiztutako erakusketa. Bihartik, azaroak 24, 2019ko otsailaren 17ra arte egongo da zabalik.

Euskaraldia

Euskaraldia San Telmo Museoan

  • Astelehena, 2018(e)ko Azaroa(r)en 19-(e)an

San Telmo Museoak Euskaraldian parte-hartuko du: egitasmoa irauten duen egunetan, gutxienez, jarduera bat euskaraz antolatuko du; astelehenean izan ezik museoa itxita dagoelako. Guztira 9 jarduera izango dira bisita gidatu, hitzaldi eta tailerren artean banatuta.

Euskaraldia: Donostia Kulturaren hamaikakoa

Donostia Kulturak ere bat egiten du Euskaraldiarekin

  • Ostirala, 2018(e)ko Azaroa(r)en 16-(e)an

Donostia Kulturak ere bat egin du Euskaraldiarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian egingo den iniziatiba honen helburua "Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea da".

Arrikrutzeko lehoia San Telmo Museoan ikusi ahal izango da otsailaren 10era arte

  • Asteartea, 2018(e)ko Azaroa(r)en 13-(e)an

Arrikrutzeko lehoia erakusketa azaroaren 15etik 2019ko otsailaren 10era arte bisitatu ahal izango da San Telmo Museoan. Arrikrutzeko koban aurkitutako lehoiaren hezurdura abiapuntu hartuta, espezie haren ezaugarrietan eta hura bizi izan zen garaian, Pleistozenoan, sakontzen du erakusketak.

Agur Itaka, agur Black is Beltza erakusketa

  • Asteartea, 2018(e)ko Azaroa(r)en 13-(e)an

Azaroaren 18a izango da Black is beltza  erakusketa ikusteko azken eguna, eta agur esateko jarduerak antolatu dituzte San Telmo Museoak eta Fermin Muguruzak, Agur Itaka izenburupean.

39. Etnografia Jardunaldiak izango dira San Telmo Museoan azaroaren 6tik 9ra

  • Astelehena, 2018(e)ko Azaroa(r)en 05-(e)an

Aurten 39. edizioa izango dute Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako Etnografia Jardunaldiek. Azaroaren 6tik 9ra izango dira San Telmo Museoaren ekitaldi aretoan; guztiak, 19:00etan, sarrera librearekin lekuak bete arte.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: