NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Albisteak

Agur Itaka, agur Black is Beltza erakusketa

  • Asteartea, 2018(e)ko Azaroa(r)en 13-(e)an

Azaroaren 18a izango da Black is beltza  erakusketa ikusteko azken eguna, eta agur esateko jarduerak antolatu dituzte San Telmo Museoak eta Fermin Muguruzak, Agur Itaka izenburupean.

39. Etnografia Jardunaldiak izango dira San Telmo Museoan azaroaren 6tik 9ra

  • Astelehena, 2018(e)ko Azaroa(r)en 05-(e)an

Aurten 39. edizioa izango dute Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako Etnografia Jardunaldiek. Azaroaren 6tik 9ra izango dira San Telmo Museoaren ekitaldi aretoan; guztiak, 19:00etan, sarrera librearekin lekuak bete arte.

Bi erakusketa berri eta jarduera eskaintza zabala, museoaren azaroan

  • Asteazkena, 2018(e)ko Urria(r)en 31-(e)an

Azaroak bi erakusketa berri ekarriko dizkigu San Telmo Museora: alde batetik, Arrikrutzeko lehoia zabalduko dugu hilaren 15ean eta Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak hilaren 24an.

Vandana Shivak museoan eskainitako hitzaldia jaso du argitalpen batean San Telmok

  • Asteartea, 2018(e)ko Urria(r)en 30-(e)an

San Telmok Vandana Shiva ekintzaileak maiatzean museoan eskaini zuen hitzaldia jasotzen duen argitalpena kaleratu du, Erronkak sortako laugarrena.

Isidoro Valcárcel Artista Liburuari Buruzko IV. Topaketetan egongo da asteburu honetan

  • Asteazkena, 2018(e)ko Urria(r)en 24-(e)an

Artista Liburuari Buruzko Topaketak aurten laugarren aldiz antolatuko dira, eta asteburu honetan San Telmo Museora iritsiko dira. Ohi bezala, artista liburuen ohiko erakusketa eta bi tailer (bat familientzako eta bestea gaztetxoentzako) programatu dira.

Azken egunak "Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak" erakusketa ikusteko

  • Astelehena, 2018(e)ko Urria(r)en 22-(e)an

Urriaren 28a izango da azken eguna Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak ikusteko. Museo Nacional del Pradok eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak ekoiztua, mitologia klasikoaren eta horrek artearen historian izan dituen irudikapenen inguruko begirada zabala eskaintzen du erakusketak.

XIV. Museoen Kongresua San Telmon, urriaren 19an

  • Astelehena, 2018(e)ko Urria(r)en 15-(e)an

Urriaren 18an eta 19an Museoen XIV. Kongresua egongo da UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian eta San Telmo Museoan, hurrenez hurren.

Argazki-liburuen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du museoak urriaren 14an

  • Astelehena, 2018(e)ko Urria(r)en 08-(e)an

Hilaren 14an Argazki-liburuen Nazioarteko Eguna ospatzen da 1843an Anna Atkinsek argitaratu zuen Photographs of British Algae: Cyanotype impressions liburuaren omenez, ezagutzen den lehen argazki-liburua. Egun horrekin bat egiteko, San Telmo Museoak liburutegia irekiko du ezohiko egun eta orduan.

68ko Maiatzaren ingurukoa izango da Memoria Feministen bigarren edizioa, urriaren 9an eta 10ean

  • Ostirala, 2018(e)ko Urria(r)en 05-(e)an

Urriaren 9an eta 10ean Memoria Feministen bigarren edizioa antolatu dute Jakiundek, San Telmo Museoak eta EHUko Donostiako liburutegiak "68ko Maiatza, 50 urte eta gero" izenburupean.

Artea, euskal kultura, diziplina arteko tailerrak eta gehiago museoan familientzako

  • Asteazkena, 2018(e)ko Urria(r)en 03-(e)an

Sendo eta egonkortuta dago jadanik San Telmo Museoak ikasturtean zehar familiei eskaintzen dien programazioa. Aurtengoan ere, museoak askotariko proposamen egonkorra aurkezten du urrian hasi eta Aste Santura bitarte (jaitsi PDFa). Jarduera hauen helburua museoa familien aisialdirako gune ireki bihur...


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: